|

Fotomontaje del hogar del jubilado con las terrazas y el ascensor.Foto: cedida
Lezo. Udalak Lezoko Antzerki Topaketak antolatu ditu hirugarren aldiz. Guztira hiru antzezlan ikusteko aukera egongo da hilabete honetan, datorren astetik aurrera, Gezala auditoriumean.
Lehen emanaldia maiatzaren 16an izango da, 17.00etan. Dar-dar produkzioak eginiko haurrentzako obra eskainiko dute. Honela bada, Egizu lo, Tartalo! antzezlanean Maite Franco eta Asier Zinkunegi izango dira aktoreak, Elena Aparicioren zuzendaritzapean. Bertan, Oihanaren istorioa kontatuko dute. Protagonista Tartaloren kobazuloan dago preso eta hamaika trikimailu erabiliko ditu Tartalok jan ez dezan. Antzezlanerako sarrerak doan izango dira.
Hurrengo lanak helduentzako izango dira. Izan ere, maiatzaren 23an Gaurko Menua taularatuko du Dar-dar produkzioak ere. Kutsu sozialeko komedia gisa definitu dute antzerki topaketen antolatzaileek obra hau. Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo antzezleek Pepi eta Txelo protagonisten paperak irudikatuko dituzte.
Azken antzezlana, ekainaren 1ean, Txalok eskainiko du. Jose Ramon Soroiz aktore ospetsua izango da protagonista eta Xicu Masóren zuzendaritzapean arituko da. Soroizek haurtzaroko eta nerabezaroko pasarteak bizi-bizi gogoraraziko dituen pertsonaia antzeztuko du Sommer jaunaren historia lanean. Azken bi ikuskizun hauen sarrerek 10 euro balio dute. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |