|

Irudian Ordiziako Herri Antzokiaren aurrealdea.argazkia: a.a.
ordizia. Bihar arratsaldean euskaraz egindako hamar film labur eskainiko dituzte Ordiziako Herri Antzokian, Euskara Elkarteen Federazioa, Hitzaro Euskara Elkartea eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik.
Euskara Elkarteen Federazioak film laburren zirkuitu bat jarri du martxan aurten bosgarren aldiz eta Euskal Herri osoko 38 herritan izango da datozen hilabeteetan.
Bihar ordiziarrek izango dute aukera euskal zinegileek egindako lanak ikusteko. Gainera, Mikel Alvarez beasaindar zinegileak Azken trena izeneko bere laburra erakusteaz gain, gainontzeko filmen eta zirkuituaren inguruan hitz egingo du saioaren amaieran.
"Azkenaldian urtero antolatu ohi dugun ekintza da hau. Pasa den urtean elurra izan genuen eta ez zen jende askorik hurbildu Herri Antzokira, aurtengoan zorte hobea izatea espero dugu. Ekintza honekin, lortu nahi duguna da, alde batetik, euskarazko filmak ezagutzera ematea herrian, gure hizkuntza bultzatuz eta, gainera, esparru zabalago batera heldu nahi dugu herritarren aldetik", azaldu du Garbiñe Mendizabal Ordiziako Udaleko Euskara teknikariak.
Denera euskal zinegileek egindako euskarazko hamar film labur proiektatuko dituzte Ordizian bihar arratsaldean zehar. Gentzane Agirreren Unrest eta All About Eves lanak, Koldo Almandozen Columba palumbus , Mikel Alvarez beasaindarraren Azken trena , Iñigo Kintanaren Itzalak , Asier Mendozaren Momorro . Logela multimediak sortutako Ardauaren negarra ere ikusteko aukera izango da, ardoa oinarri hartuta sortutako istorioa alegia.
Eskainiko dituzten gainontzeko hiru laburrak, Euskara Elkarteen Federazioak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan azken hiru urteetan saritutako lanak izango dira, besteak beste, Anteojonudoak , Zeruari eta Bestaldean izenekoak. Hauek lehiaketaren baldintzen arabera, egun bakar batean grabatu eta editatuak izan dira, hiru minutuko iraupena dute gehienez, eta egunean bertan antolatzaileek egindako gai edo aipu baten isla dira.
Hitzordua, beraz, bihar izango da 21.00etan Ordiziako Herri Antzokian eta sartzeko 2 euro ordaindu beharko dira. Hitzaro Euskara Elkarteko kideek eta mintzalagunek, ostera, euro bakar bat ordainduko dute emanaldiagatik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |