|

Eskualdeko ordezkariak ekimenaren aurkezpenean hiruorrikoa eskutan dutela.argazkia: a. illarramendi
Astigarraga. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondorengo ikasketak euskarazko ereduetan egitera sustatzeko matrikulazio kanpainaren aurkezpena egin zuten atzo Astigarragan Burun-tzaldeko sei udalerrietako Euskara Zerbitzuek. Aurkezpen ekitaldian, bailarako zenbait ikastetxeetako ordezkariak ere izan ziren.
Zorione Etxezarraga, Astigarragako Euskara Batzordeko lehendakaria, izan zen kanpaina abian jar-tzearen arrazoiak azaldu zituena. Bere esanetan, "udalok euskara egitasmoak elkarlanean garatzen hasi ginenean, ikasketak euskaraz bideratzeko ahalegin guztiak DBHra mugatzen zirela ohartu ginen". Zentzu horretan, "DBHko ikasketak euskaraz egiteak, ordea, ikasketei jarraipena euskaraz egitea ez duela bermatzen erakusten dute datuek", adierazi zuen. Horregatik, "derrigorrezko heziketatik haratago euskarazko ereduetan matrikulatzeko sustapen kanpaina bidera-tzea premiazkoa ikusi genuen".
Horrez gain, euskara planak geroz eta enpresa gehiagok dituztela -une honetan 11 dira Burun-tzaldean- eta horietan txertatzeko praktiketako ikasle edo euskaraz ikas duten langileak behar izaten direla kontutan hartu dute kanpaina abian jartzeko.
"Aukera Ezazu kanpaina ezagutzera emateko hiruorriko bat argitaratu dute udalek, non Buruntzaldeko euskarazko -D eta B ereduetakoa- Heziketa Zikloen eta Batxilergoen eskaintza jasotzen den", azpimarratu zuen Mertxe Zapiainek Urnietako Euskara batzordeko lehendakariak. Hiruorrikoaren 1.500 ale banatuko dituzte DBH eta Batxilergoa amaitzen duten sei udalerrietako ikasleen artean.
Datuei dagokienez, Buruntzaldean 07-08 ikasturtean D eredua aukeratu duten ikasleak %84 dira DBHn, %81 Batxilergoan eta %40 inguru Zikloetan.
Bestalde, Batxilergoetako aurrematrikulazio epea ostiral honetan bertan amaituko dela gogoratu zuten eta baita Zikloetakoa ekainaren 2tik 13ra luzatuko dela.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |