
Mendiguren (erdian) sindikatuetako ordezkariekin, atzo, Gasteizen egindako agerraldian.argazkia: utzitakoa
Donostia. Eskola publikoak, kontzertatuak eta ikastolek Kontseiluaren Euskaraz bai aitorpena sinatu dute, horrekin euskararen normalizazioan aurrera egiteko konpromisoa hartuta. Bai euskarari ziurtagiria kaleratu zutenetik hamar urte pasa dira eta beste pauso bat eman dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko arduradunek Euskaraz bai aitorpenarekin, hizkun-tzaren alde egotea ez ezik, hura erabiltzeko konpromisoa eskatuz hainbat gizarte eragileri eta herritarrei.
Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek atzo nabarmendu zuenez, "lehenengo aldia da" hezkuntza munduko alor "guztietako" ordezkariek bat egiten dutela proposamen baten inguruan. Orain artean, aipatutako Euskaraz bai aitorpenak 144 atxikimendu jaso ditu guztira euskal hezkuntza eta unibertsitateen alorretan.
langileen babesa Gainera, sindikatuek ere haien babesa agertu zioten atzo adierazpenari. Gasteizen egindako agerraldian, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek onartu zuten aitorpena, euskararen berreskurapen prozesua azkartzea ezinbestekoa dela aldarrikatuz.
Hori lortzeko, Xabier Mendigurenek azaldu zuen bezala, lan politiko-instituzionala eta lan soziala uztartu behar dira, helburuak argituz eta "biak ere norabide berean" bultzatuz.
Euskaraz bai adierazpena Interneten ere eskuragarri dago herritar eta eragileek harekin bat egin nahi izanez gero bertan adieraz dezaten haien babesa. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |