
Cartas al Director
ni RE herrian (eta seguruenik herri askotan edo gehienetan...) ezin dugu adostasunik lortu egitasmo garran-tzitsuak aurrera atera ahal izateko, nahiz eta beste hainbat, maila estrategikoan onartzen direnak, gehiengo handi baten oniri-tziarekin aurrera eramaten saiatu.
Eta kontu hau arlo guztietara edo askotara zabal daitekeela iruditzen zait:
- Ongizatean, anbulategi berria edo eguneko zentroa tarte.
- Kulturan, hainbat egitasmo bultzatu nahi direnean eta eragileen "hutsunea" nabarmen-tzen denean; edota urteetan ditugun hainbat aldarrikapen, erabilera anitzetarako Antzokia kasu.
- Hirigintzan, etxebizitzen arazoa, aparkalekuena, igogailuena, etab.
- Garapenean (Mijoa industrialdea eta bertan ditugun hainbat arazo, urteetan konpondu ez ditugunak, edo Merkatu Plaza berria).
- Kirolean, futbol zelaiaren kokapena eta gaztetxoekin izan beharko genukeen jarrera, eskola kirola edo eskolaz kanpoko jarduerak barne. Egañaneko Frontoia estaltzea, horrela herritarrei beste aterpe bat eskainiz.
- Moilako lanetan, babes dikea eta ondoren egin beharko liratekeenak.
- Sasiolarako errepide berria, noizko?
- Herriko beste hainbat lan, bai eremu berriak sortuko dituztenak, baita era batera edo bestera eraldatuak izango direnak.
Hauek guztiak eta beste hamaika egiteko daudenak, gure herriaren etorkizunari begira erabaki beharrekoak ditugu eta, horretarako, ahalik eta adostasunik handiena behar dugu. Alabaina, adostasun hori ez da lortu behar bakoi-tzak berea bakarrik aurrera eraman nahi izanik, baizik eta besteek ere herriarentzat lanean ari direla onartuz, iritzi komunak lortzeko lan egin eta guztion egitasmoak bailiran adieraziz.
Eta hau horrela izanik, burura datorkit aurreko astean egunkarietan irakurri ditudanak, Berdeek besteengatik diotena, ez dakit nolako interes ilunak ezkutatzen omen gaudelako (?). Edo pasa den asteburuan Ezker Abertzalea taldekoek esaten dutena Tranpakaleko igogailua dela-eta, non, orain arte eman diren pauso guztiak eman ondoren, lehendik egin behar zena erabakitzeko unea dela dirudien; era berean, Berdeei esaten dietena, zinegotziak eta gainon-tzeko poltsak zorro berean sartuz...
Honela ez goaz inora, ez dugu ezer egiten herriaren alde, bakoitzak dituen estrategien alde baizik. Eta, behingoz, diot nik, bada garaia benetan gorabehera guztiei heltzeko, eta elkarrekin lan egiteko, batzordeetan eztabaidatuz eta ahal den neurriko adostasuna lortuz. Hortik kanpo egiten eta esaten dena (edo duguna) propaganda hutsa iruditzen zait.
Oraindik, nik dakidala, Mijoa bailarako bizilagunekin ez da bilerarik egin, konponbide bat aurkitu asmoz Udalbatzan eskatu genuen bezala.
Oraindik, nik dakidala, eta hau ere beste Udalbatza batean eskatu genuen, ez da ezer egin herri galdeketa arautzeko, eta badugu zertaz arduratu.
Hau da, eta bukatzeko, ez dudala onartzen, "txuria" edo "beltza", dena edo ezer ez. Heldu diezaiogun dugunari eta pausoz pauso aurrera egin dezagun.
Joseba Burgaña
EAko zinegotzia Mutrikun
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |