Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

7.000 ikasle bertsotan arituko dira ekainera arte Gipuzkoako 36 herritan

'bertsolaritza eta ahozkotasuna' astelehenean hasi zen lezo etaorion

Ekitaldiaren helburua neska mutilek egin duten lana erakustea da

Zarauzko Aribatalde pilotalekuan, atzo arratsaldean, egindako bertso emanaldia.argazkia: ruben plaza

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIA. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela zortzi urte hasi zen Bertsolaritza eta ahozkotasuna izeneko proiektuarekin ikastetxe desberdinetan lanean, eta urtez urte hedatzen joan da Gipuzkoako hainbat herritan. Horrela, 36 herritan 86 ikastetxek egin dute bat idearekin eta aurten 7.000 ikasletik gora izango direla aurreikusten dute antola-tzaileek.

"Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren azken helburuetako bat kurtso bukaeran egiten dugun jaialdia da. Bertsolaritzaren bueltan lanean jardun diren neska mutilei jendaurrean aritzeko aukera eman nahi diegu proiekzio publikoan trebatu daitezen, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskainiz. Bide batez, guraso zein herritarrei egindako lanaren berri eman nahi diegu ikasleek aurreratu dutena islatzearekin batera", azpimarratu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Jaialdia astelehenean hasi zen Orio eta Lezon eta Gipuzkoa osoan jarraituko du. Horrela, ikastetxeko ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.

"Jaialdi hauek herrika antolatu dira, eta herri bakoitzeko ikastetxe desberdinak bilduko dira bertan. Azpimarratu behar da bertan egingo diren saio guztiak ikasleen lanaren ondorio direla, hau da, emanaldiko ideiak zein bertsoak neska mutilek landu eta sortu dituztenak izango dira, eta eurak izango dira protagonista oso eta bakarrak", adierazi dute antolatzaileek.

Bertsozale Elkartearen esanetan, "urte osoko lanaren ondoren, oso motibagarria da ikasleentzat ikasi dutena jendaurrean proiektatzea, gainera oso aberasgarria da taldean bideratutako proiektu bat konpartitzea eta emaitzak elkarrekin goza-tzea".

Gainera, liburu bana emango zaio ikasle bakoitzari kurtso amaieran. Liburuak Bertsometa izena du, eta Gipuzkoan dituzten talde guztiak biltzea du helburu. Horrela, talde bakoitzaren argazkia eta eurak egindako bertsoak topatuko dituzte bertan. >N.G.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
egutegia
Gaur. Hernani (18.00tan, Biteri), Irun (18.00tan, Mendibil parkeko Musika Aretoa), Aizarnazabal (18.00tan, Basakaitz).
Bihar. Andoain (18.00tan, Bastero), Villabona (18.00tan Gurian), Zumarraga/Urretxu (19.00tan Labeaga), Zumaia (18.00tan, Aita Mari), Eskoriatza (17.30etan museoa).
Maiatzak 11. Pasaia (18.30etan).
12. Irun (18.00tan, Mendibil parkeko Musika Areto), Oiartzun (17.00tan, Madalensoro), Deba (18.00tan, plaza Berria), Ordizia (18.00tan, Ikastetxea), Arrasate (17.30etan, Amaia).
13. Tolosa (18.00tan, Leidor), Urnieta (18.00tan , Sarobe).
14. Zizurkil (18.00tan, Atxulondo), Zestoa (18.00tan), Astigarraga (18.00tan, Kultur Etxea).
15. Zaldibia (16.30etan, Lardizabal), Zumarraga/Urretxu (19.00tan, Zelai Aristi aretoa).
19. Lasarte-Oria (18.00tan, Kultur Etxea), Arrasate (17.30etan, Amaia), Usurbil (18.00tan, Ikastola).
20. Donostia (18.00tan, Victoria Eugenia), Tolosa (18.00tan, Leidor), Lasarte-Oria (18.00tan, Kultur Etxea), Hondarribia (18.00tan, Jostaldi frontoia).
21. Aretxabaleta (17.30etan, Kurtzebarri), Lazkao (18.00tan, Ikastola).
22. Eibar (18.00tan, Koliseoa), Beasain (18.00tan).
Maiatzak 26. Oñati (18.00tan, Gaztelekua), Soraluze (18.00tan, frontoia), Azpeitia (17.30etan).
27. Asteasu (18.00tan), Beasain (18.00tan).
28. Donostia (18.00tan, V. E.).
29. Eibar (18.00tan, Koliseoa).
Ekainak 3. Urnieta (18.00tan, Sarobe).
zenbakia
86 Ikastetxek. Parte hartzen dute.
LA FRASE
Ikasle talde bakoitzak bost minutuko emanaldia prestatzen du aditu eta irakasleen laguntzarekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |