
Irati Elorrieta, atzo, Donostian.Foto: gorka estrada
Donostia. Bi urte luze lanean eman ondoren Irati Elorrietak esku artean dauka bere lehen liburua. Burbuilak izena jarri dio ipuinez osatutako nobela argitaratu berriari. Liburua ireki eta ixten duten narrazioak Julene Azpeitia eta Gabriel Aresti Literatur Lehiaketetan sarituak izan dira.
Atzo Donostian egindako aurkezpenean azaldu zuenez, hasieran istorioak banaka idatzi zituen, baina halako batean konturatu zen "ez zirela istorio solteak eta batasun bat osatzen zutela".
Liburuak biltzen dituen istoriak deserrian kokatzen dira eta idazlea bera Berlinen bizi denez deserri horren zentroa hiri alemaniarra da. "Bertan elkartzen dira pertsonaiak eta, jatorri desbernitetakoak direnez, Berlinez gain beste hiri batzuk ere agertzen dira, Bilbo, Bartzelona, Paris, eta abar", azaldu zuen Algortako idazleak.
Bere esanetan, Burbuilak ez du "gertaera espektakularrik" gorde-tzen, baizik eta eguneroko gertaeretaz osatuta dago. Neska bat beste hiri batera bizitzera joaten da edo beste bat haurdun geratzen da. "Intentsitate handiz bizi dituzte gertaera hauek", azpimarratu zuen.
Horregatik, pertsonaiei barrutik gertatzen zaiena da nobelaren orrialdeetan azaltzen den garrantzitsuena. "Hau da, azalaren bestaldeko mundua edo burbuila barruan gertatzen dena", Elorrietaren hitzetan.
Joxerra Garziak - gertutik jarraitu du Burbuilaren jaiotza, idazle gazteari aholkuak emanez- Elorrietaren lana txalotu zuen. "Bete betean asmatu du. Bereak ez diren burbuiletan sartu, bereak ez diren munduak bere egin eta irakurleari ere aukera emanez mundu horiek bere egin ditzan", azaldu zuen.
Nola mantendu harremanak urrun dagoen jendearekin, nola egin norberaren ametsak errealitate bihurtzeko edo aldaketei nola aurre egin dira pertsonaien kezka nagusietarikoak. "Denak ari dira izateko leku baten bila. Beti daude airean dantzan bezala, burbuilen antzera eta hortik dator izenburua", aitortu zuen Elorrietak.
"Barne mundu honek garrantzia duenez, liburuak ez du kronologia zorrotzik jarraitzen. Gehiago jarraitu dut barne musika bat edo oroimenaren joan-etorriak", esan zuen idazleak.
Elorrietak ez du den dena konta-tzen eta bere istorioetan "hutsuneak eta isiltasunak geratzen dira". "Irakurleak izango du, irudimenarekin eta bakoitzaren esperientzia propioekin, istorioetan utzi ditudan hu-tsune horiek betetzeko aukera. Azken batean, pertsonaiak ari diren bezala liburuan zehar bere bidea egiteko".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |