|

Zaharren Babes Lekuko kideak ordenagailuarekin.argazkia: utzitakoa
ORIO. Zaharren Babes Lekuak Landetara antolatu du hurrengo irteera, Marquezeko ekomuseoa bisita-tzeko. Ekainaren 17an izango da txangoa baina, joateko interesa dutenek, maiatzaren 22an eman beharko dute izena Babes Lekuan, 16.30etik 18.30era.
Bidaiaren prezioa 36 eurokoa da, guztia barne. Autobus bakarra izango da eta, beraz, jende gehiagok izena ematen badu, zozketa bidez erabakiko da nork daukan tokia. Bidaia honetarako, nahitaezkoa da Kutxaren Urrezko Txartela eduki-tzea. Partehartzaileek Sabres herrira iritsi eta antzinako tren bat hartuko dute, elektrikoa edo lurrunezkoa, hori baita Marquezera iristeko era bakarra. Segidan bisitaldia egingo dute Marquezeko ekomuseora, gidari baten laguntzarekin. Landetako basoan dago eta 25 hektarea hartzen ditu. Eraikuntza guztiak XIX. mendekoak dira eta aukera ematen dute ikusteko nolakoa zen baserrietako bizimodua garai haietan. Ondoren, Landetako bazkari tipikoa egingo dute ekomuseoko jatetxean.
ordenagailu berria Bestalde, La Caixak ordenagailu bat eman dio Zaharren Babes Lekuari, bere bazkideek probetxua atera diezaieten teknologia berriei. La Caixako Naiara Ibarra eta Aitor Hoyosek eman zieten ordenagailua Zaharren Babes Lekuko zuzendaritzako kideei eta hauek eskerrak eman zizkieten opariagatik, ordenagailua "oso lagungarri" izango baitzaie eguneroko zereginetan. >a.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |