Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko merkatari eta saltoki txikiek bat egin eta elkartea sortuko dute

Herritarren erosketa ohitura aldatzea nahi dute

Batzorde berriaren baitan, Alde Zaharra, Pablo VI eta Sanjuandegi eremuak desberdinduko dira

Herritarrak erosketak egiten plazan azoka egunean.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Herriko merkataritzaren alde egin dezakeen elkarte bat sortuko dute Azpeitiko merkatari txikiek. Erabaki honekin, gaur egun bizi duten egoerari itzulia eman eta herri barruko merkataritza biziberritu nahi da. Horretarako, Udalaren laguntza izango dute merkatariek.

"Azkenaldian saltoki txikiak gainbeheran aurkitzen dira merkatal zentro handien eraginez eta ohitura aldaketak direla eta, besteak beste. Gainera, Urola Erdiko Merkatarien Elkarteak zentzua galdu du, Zestoako eta Azkoitiko merkatariek euren elkarteak sortu baitituzte. Bestalde, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen helburuak ere bete dira, Alde Zaharra guztiz eraberritzen ari delako", azaldu zuen Azpeitiko alkate orde den Xanet Esnaolak.

Erabakia apirilaren 24ean Udalak Sindikatu Zaharrean antolatutako bilerara agertutako 65 merkatariek hartu zuten eta elkartea hiru ba-tzorde desberdinetan banatuta egotea aurreikusi zuten bertaratu zirenek; honela, Alde Zaharra (Damaso Azkuetik Errebala arte), Pablo VI (Harzubia, Arana eta Jose de Artetxe) eta Sanjuandegi guneetan banatuko da herria. "Azpeitiko elkargunea sortu behar bada, gune desberdinetako merkatariek egon beharko dute bertan, gune edo auzune bakoitzak bere errealitate propioa duelako. Horregatik, abiapuntu bezala, hiru bilkura desberdinduko dira", agertu zuen Esnaolak.

Modu honetan, gune bakoitzeko batzordeak lau ordezkari izango ditu eta 12 ordezkariko elkarte edo batzar bat eratuko da herri osoko merkatari guztien proposamenak egin eta etorkizunean jarraitu beharreko pausoak definitzeko, eta, era berean, elkartearen izaera definitzeko: "Bilera hauetan egoera orokorraz hitz egiteaz gain, gune edo eremu bakoitzeko beharrez ere hitz egingo da. Merkatarien arteko konfiantza sustatzeko balio izango dute", gaineratu zuen alkate ordeak.

Azpeitiko merkatari guztiak batuko dituen batzorde honek, Udalarekin harreman zuzena izango du eta instituzioaren laguntza eta babes osoa jasoko duela ziurtatu zuen Esnaolak: "Merkatarien elkartea izango da, guztiz independentea, jardun, eginbehar eta ekimen propioekin, baina Udalarekin harremana behar du. Elkarte berriak bideratu nahi dituen ekimenak aurrera eramateko behar diren baliabideak bere esku utziko ditu udaletxeak".

Bilerak laster Oraindik erabakia bakarrik hartu den arren, eremu desberdin bakoitzeko bilerak aste honetan edo hurrengoan egiten hasiko direla aurreratu zuen Esnaola alkate ordeak: "Udalak bere gain hartuko du bilkuren dei-tzea eta dinamizazioa eta laster hasiko gara bilerak egiten", amaitu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Udalak apirilaren 24ean Sindikatu Zaharrean deitutako bilerara herri guztiko 65 saltoki agertu ziren
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |