|

Oiartzun. Bihar hasiko da 1958tik antolatzen den Bidasoa txirrindulari bira. Aurten, itzuliko lau etapa Oiartzundik pasako dira eta ostiralekoa, gainera, Oiartzunen hasi eta bukatuko da.
Beraz, maiatzaren 7tik 10era bitarte, herrian zenbait bide mozketa eragingo ditu. Antolatzaileek aurreikusitako tarte nagusienak hauek izango dira gutxi gora-behera: bihar, eguerdian 14.00tan eta arratsaldean 16.45ean; ostegunean 17.15ean; ostiralean 14.30ean (irteera ordua) eta arratsaldean 17.00etan eta larunbatean, 15.30ean, 16.45ean eta 17.30ean.
Ostirala Maiatzaren 9ko egitaraua 11.00etan hasiko da Doneztebe plazan etaparen muntaketarekin (podiuma, helmuga, dopinaren aurkako kontrola, sinadura kontrola, e.a.). 13.00etan txirrindulari taldeen etorrera egingo dute Madalensoroko errebote-pilotalekura eta 14.30ean etaparen irteera izango da Doneztebe plazatik Ugaldetxo aldera. Ondorioz, ordu erdiz itxita egongo dira, Doneztebe plaza inguru guztia, kaleko zati bat eta Jon Oñatibia kaleko zati bat ere.
17.00ak aldera itzuliko dira txirrindulariak eta Ugaldetxotik sartuko dira. Horregatik, Rafael Pikabea kalea, Elorrondo kalea eta Manuel Lekuona kalea itxi egingo dira. Bai irteeran, baita helmugan ere, muntaketa jaso arte, Irubidetik Doneztebe plaza bitarte itxita egongo da (Manuel Lekuona kalea).
Ondoren, dopin-kontrola pasa beharko dute txirrindulariek. Jarraian sarien banaketari ekingo zaio Doneztebe plazan.
Perurena Bestetik, ostiralean ere, Oiartzungo Udalak herriko txirrindulari garrantzitsu eta handi bati omenaldia egingo dio udaletxean 19.00etan.
Bera Txomin Perurena da, txirrindulari ohia eta sari ugari irabazitakoa. Txomin Perurenak bere trofeo guztiak eskaini dizkio Oiar-tzungo Udalari eta beraz bere ibilbidearen eta keinuaren esker-onez omenaldia egitea erabaki du aurten bere herriko Udalak. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |