|

Lezoko herritarrak jaietan.argazkia: a.m.
Lezo. Ostiral honetan 19.00etan pregoiarekin hasiko dituzte Mendekoste jaiak lezoarrek eta Zabarre pirata mitikoaren figura azpimarratzen duten ekitaldiek igandera arte iraungo dute.
Jon Legorburuk, Kultura zinegotziak, azaldu zuenez, Zabarre Gazte Asanbladan duela hamabost urte inguru sortu zen pertsonaia da. "Harrez geroztik, poliki-poliki adoregabetzen joan zen lehengo urtera arte. Iaz herritarrek figura hori pixka bat finkatu zuten eta batez ere txikienen artean arrakasta handia izan zuen".
Horregatik, aurten Lezoko Udalak, herriko jai batzordean aritzen diren taldeekin batera, Mendekoste jaiak berpiztu nahi izan ditu eta horretarako "azken urteetako egitarau borobilena" prestatu dute, Legorburuk jakitera eman duenez. Bere hitzetan, adin guztietarako ekitaldiak jaso dituzte.
Ostiralean, beraz, alkate txikiek jaiei hasiera emango diete 19.00etan. Pasaia-Lezo lizeoko Oihane Rodriguez eta Xabier Salaberria eta Lezo herri eskolako Andoni Erkizia eta Maddi Fachado izango dira protagonistak. Irakurriko duten pregoian herriko agintariei dauden belardi "apurrak zaintzea" eta "Lezo hau txukun eta polit-polita ikusteko, herrian egiten ari diren obrak lehenbailehen amaitzea" eskatuko diete. Baina batez ere, herritar guztiak animatuko dituzte festa hauek goza ditzaten. Bide batez, txupinazora pirataz joateko deia luzatu du Udalak.
Ohi denez, Zabarre itsasontziz iritsiko da herrira. Aurten ere, Albaolak, Euskal Herriko itsas ondarea mantentzea, babestea eta ezagutaraztea helburu duen elkarteak, beraiek berreraikitako belaontzia utziko diete. Musikako emanaldiak Gurutze plazan izango dira. Haurrentzako tailerrak eta joko gehienak Saldise plazan izango dira eta, rock kontzertuak, Goiko plazan. Txosnaei dagokienez, Gazte Asanbladak Goiko plazako frontoian jarriko du eta Gestorak Pikukalen.
Legorburuk eskerrak eman die jai programaren eraketan parte hartu duten talde guztiei: Aiton Borda, Allerru pilota taldea, Allerru zikloturismo taldea, Jazikibel Allerru elkartea, Etxerat, Gaxuxa emakume taldea, Gazte Asanblada, Haurtxo haur eskola, Hezikuntza, Ixkulin, Lezo herri eskola, Lezo institutua, Mañontzi bertso eskola, Murixka euskal dantza taldea, Orratx! kultur elkartea, Pasaia-Lezo Lizeoa eta ikastetxe honetako guraso elkartea, Tiñelu eta Tip Tap Claps dantza elkartea.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |