Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Beasain koloretan

Loinatz jaiek atzokoan koadrilen eguna ospatu zuten. Goizetik hasi eta gauera bitartean blusa eta alkandorak nagusitu ziren kaleetan zehar

Herriko Zepeliñek izeneko gaztetxoen koadrila bazkal aurretik, atzo.argazkia a.a.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

koadrilen eguna izan zen atzo Beasaingo Loinatz jaietan. Ehunka lagun talde bildu ziren goizean goizetik. 11.30etan koadrilen arteko futbito txapelketako finala jokatu zuten La Salle Ikastetxean Nelson Pig eta Potrozorri taldeko kideek. Partida bina amaitu zen baina azkenean, Nelson Pig taldea izan zen garaile, luzapen orduan sartutako hirugarren golari esker.

Ordu berean, haur jolasak izan ziren Beasaingo Urbialde plazan eta bertan, puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten gazteenek. "Gaur goizean puzgarrietan izan naiz lagunekin eta gero arratsaldean barraketara joango gara", azaldu du Iñigo Suarez gaztetxoak.

Parte hartzaileen aldetik, festa gogoa eta giro ona atzeman ziren batez ere atzoko egunean.

"Gaur koadrilarekin bueltatxo bat eman eta elkarrekin bazkalduko dugu. Datorren astean, aldiz, mozorroen eguna izango da eta dagoeneko dena prest dugu lanetik atera eta berriro ere juerga egiteko", adierazi du Josu Andreu beasaindarrak.

"Gu gaur dantzan eta poteoan ibiliko gara. Orain arte txarangarekin eta kalejiran izan gara eta gero juerga egingo dugu", azaldu du Sheila Perez gazteak.

Eguerdian txarangak eta koadrilak herri poteoan ibili ziren bazkal ordura arte. Gaua bitartean blusen koloreak nagusitu ziren herriko kaleetan zehar.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
PLACAS SOLARES
Un nuevo decreto reduce los beneficios de la energía fotovoltaica
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LOinatz jaiak gaur
Azoka berezia. 10.00etan azoka berezia izango da. Bertan, barazki lehiaketa izango da Loinazko San Martin plazan, azienda eta hegaztien erakusketaz gozatu ahalko da Joan Iturralde plazan eta talo dastatzea ere izango da Zubimuzu plazan.
Sokadantza. 11.00etan herriko umeek sokadantza saioa eskainiko dute Loinazko San Martin plazan. Ostera, trikitilarien txanda ailegatuko da 12.00etatik aurrera.
Herri Kirolak. Herri kirol saioa izango da ikusgai eguerdian Loinazko San Martin plazan.
Bertsolariak. 19.30ean bertsolariek saioa eskainiko dute Loinazko San Martin plazan.
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |