Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bertsoen bidez hitzekin jolasean arituko dira aste osoan zehar Andoainen

Kultura eta Hezkuntzasailak ENBArekin batera antolatutako saioak dira

Bertsolaritza eta Ahozkotasuna egitasmoaren harira, hainbat ekitaldi izango dira Basteron larunbata bitartean

Atzoko saioan Basteron bildutako Lehen Hezkuntzako ikasleak.Argazkia: Arkaitz illarramendi

Arkaitz illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Bertsolaritza eta Ahozkotasuna egitasmoaren harira eta bertso zaletasuna haur eta gaztetxoen artean baina baita helduen artean ere sustatu asmoz, Andoaingo Kultura eta Hezkuntza sailak ENBArekin batera antolatutako Bertsolaritza Astea hasi zen atzo eta hainbat ekitaldi iragarri dituzte datozen egunetarako Basteron.

Atzoko saioa LHko ikasleei egon zen zuzendua eta haurrek 1, 2, 3… Inaxito bertso antzerkia ikusteko aukera izan zuten. Bertan, entzule ezezik partehartzaile ere izan ziren ikasleak, antzesleek bertso bidez emandako pistaz baliatuz, zein zenbakiaz ari ziren asmatu behar izan baitzuten gaztetxoek.

Gaur 11.00etan hasiko den Barkatu ikuskizuna DBH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleei dago zuzendua eta en-tzuleen gogoeta ezkutuak bertsotan adierazten ahaleginduko dira bertsolariak. Gaur ere, baina 19.30ean hasita, Bertsotramak emanaldia izango da ikusgai Unai Iturriaga, Igor Elor-tza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio laukotearen eskutik.

Bihar 19.30ean, Ainhoa Ansak eta Jagoba Astiazaranek Piano bat bertsotan eskainiko dute. Ostegunean 18.00etan, aldiz, Bertsolaritza eta Ahozkotasuna egitasmoan parte hartu duten Buruntzaldeko sei udalerrietako ikasleen ikasturteko jaialdia izango da eta larunbatean 20.00etan, Zaharrak Berri Xou eskainiko dute Xabier Silbeira, Fredi Paia, Aritz Etxeberria eta Jokin Uranga bertsolariek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
DANIEL INNERARITY
Premio Eusko-Ikaskuntza Caja Laboral 2008
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |