
Ikasle talde bat eskolan irakaslearekin.ARGAZKIA: C.SOLANO
Donostia. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatutako hizkuntz eredu berri baten proposamenari ekarpena egin dio Kontseiluak eta, bertan, eskolak "ikasle euskaldun osoak eta eleanitzak" sortu behar dituela nabarmendu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. "Irakastereduak agortuta badaude, erreforma ezinbestekoa da eta, bide honetan, ezin daiteke denborarik galdu. Hezkuntza sistemak ikasleen euskalduntzea bermatu behar du", adierazi zuen atzo txostenaren aurkezpenean Xabier Mendiguren erakundeko idazkari nagusiak.
Hezkuntza Sailak 2007ko martxoan aurkeztutako Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAE n proposamenari egindako ekarpena da atzo aurkeztutakoa eta, Kontseiluak ez ezik, bestelako eragileek ere babesa eman diote dokumentuari: EHIGE, Ikastolen Konfederazioa, Kristau Eskola, Sortzen-Ikasbatuaz eta Hik Hasik, besteak beste. Proposamena gizarteratzeko, jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak,Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Urrats bat aurrera izenburupean, hilaren 8an Bilboko Deustuko Unibertsitatean.
Bildutakoek euskararen normalizazioan hutsik berriro ez egiteko irakastereduen erreforman aurrera egitea ezinbestekoa dela aldarrikatu zuten. Hori gauzatzeko proposamenen artean, irakasle eskolek langile euskaldunak sor-tzea eta zentroetako langile guztiak ere euskaraz hitz egiteko gai izatea beharrezkoa dela aipatzen du Kontseiluak bere ekarpenean, besteak beste. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |