Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Bonbak

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

s
ofan etzanda nengoen eta entzun nuen, ederki entzun ere. Izitu nintzen une batez, alta instant batez baino ez, trumoia izan zela pentsatu nuen segidan. Ez zen ekaitzik, ez euririk, baina tira, izaten dira noizean behinka tximista eta trumoi solteak bat ere bustitzen ez dutenak. Biharamunean irratiak erran zidan erratuta nengoela. Osalanen egoitzako eztanda izan zen. Ez nuen sekula horren hurbil izan halakorik.

Bertze eztanda igande arratsekoa. Telebista biztuta eduki nuen afaria egiten ari nin-tzen bitartean, Sadarrekoak kezkatzen ninduen. Eta ez zitzaidan apuratzeko arrazoirik falta. Real Madrilek irabazi du izarren liga, Espainiako liga, non eta Iruñean, Nafarroako Erresuman eta Euskal Herriko hiriburuan. Eta Osasuna zuloan sartu du, jaitsiera postuetan. Ortziralean Iruñeara barik, Madrilera begira egon nintzen, TAUk zer eginen. Eta gasteiztarrek ere kale. Izaten da bada, denbora akitzear eta irabaztea nahi duguna gibeletik joaki delarik, pentsamendu irrazionalak izaten ditugula; nire kasuan, exerita baldin banago altxatu egiten naiz, edo momentu horretan jaten ari banaiz jateari uzten diot, edo ortziralean bezala, begiak tapatzen ditut; TAUren azken erasoaldietan ez nion pantailari begiratzen, pentsatuz horrela ez zuela hutsik eginen. Batzuetan funtzionatzen du!

Realean, gauzak horrela, azken unera arte ez da leherketarik izanen, bozkario leherketarik. Eta leher dadin, bi gauza dira beharrezkoak: txuri urdinen metxak irautea eta aurkarien bolbora bustitzea. Buruz-burukoa ordea, Oinatz Bengoetxeak leherrarazi du, eta leherrarazi txapelduna, Aimar Olaizola. Ez nuen berehala pentsatuko! Oraindik halere, Olaizolak irabazten ahal du txapela, nahi nuke! Poztuko ninduke Asierrek janzteak.

Azken egunak eztandaz-eztanda pasa ditut. Zarata handia ateratzen dute, handiegia. Ino Galparsorok kartzelatik ere adituko zituen, aidanez.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |