Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

HuheZinema Film Laburren I. Jaialdia aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak

laugarren mailako ikasleek antolatu duten ekitaldia gaur, bihar eta ostiralean burutuko da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Huheziko (Mondragon Unibertsitatea) Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailako ikasleek fikziozko laburmetraien eta dokumental laburren jaialdia antolatu dute. HuheZinema Film Laburren I. Jaialdia hasiberriak diren gazteei begira burutuko da gaur, bihar eta ostiralean Eskoria- tzan eta Arrasaten.

"Ikus-entzunezkoetan hasiberriak diren gazteei begira antolatu nahi izan dugu lehiaketa, profesionaltasunaren bidean bultzada bat ematearren. Izan ere, ikusi dugu azkenaldian Euskal Herriko film laburrak oihartzun handia izaten ari direla bai euskal zineman, bai nazioartean", azpimarratu zuten ikasleek atzo.

41 film labur jaso dituzte: fikziozko 35 film labur eta sei dokumental. "Hainbat tokitatik iritsi zaizkigu, hego Euskal Herriko lau herrialdeetatik. Aniztasuna izango dela espero dugu, beraz. Egileen adina ere heterogeneo samarra izan da: 25 urte ingurukoak, 30 urteren bueltan daudenak, 30ak atzean utzita dituztenak… Hala ere, mutilak izan dira nagusi", adierazi zuten.

Antolatzaileen esanetan, "lehiaketaren eta Jaialdiaren lehen urtea dugu honakoa eta hurrengo urteetan indartuz joango den itxaropena badugu ere, aurtengoa erabat berria izango zela bagenekien. Lanak aurkezteko epea bera nahiko laburra izan dela ere badakigu. Beraz, 41 lan jaso izana, ikaragarria izan da".

baldintzak Lehiaketan parte hartu ahal izateko zenbait baldintza hartu behar izan dituzte kontuan, beraien lanak aurkeztu nahi izan dituzten gazteek. Ondorengoak dira zehaztutako baldintzak:egileen adina (35 urte gehienez); egilearen jatorria (Euskal Herrian jaioak edota Euskal Herrian bizi izan direnak azken bost urteotan); hizkuntza (euskara, gaztelania edo frantsesa jatorrizko bertsioan); lanaren ezaugarriak (gaia eta generoa libreak eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak); iraupena (fikziozkoak 20 minutu eta dokumentalak: 30 minutu).

Fikziozko lan onenak, dokumental onenak eta euskarazko lan onenak (Goiena saria) 500 euro irabaziko dituzte. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
egitaraua
Gaur: 14.00tik-16.00ra. Aktoreen zuzendaritzari buruzko lantegia, Aizpea Goenagaren eskutik, Huezin (Eskoriatza). 19.00tik-22.00ra. Huheziko ikasleen film laburren proiekzioa, Kulturaten (Arrasate).
Bihar: 14.00tik-16.00ra. Fikziozko zineari eta dokumentalei buruzko lantegia, Moriarti Produkzioaken eskutik, Huhezin (Eskoriatza). 18.00tik-21.00ra. Lehiaketarako aukeratutako film laburren proikzioa, Kulturaten (Arrasate). Sari banaketa.
Ostiralean: 20.00tik-22.00ra. saritutako filmen proiekzioa, Kulturaten (Arrasate).
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |