
Juanjo Aranburu -eskuinetik bigarrena- Urbiara igotzeko lagun izan duen taldearekin.argazkia: j. antxustegitxarte
zerain. Zerain herriak, beharrezkoa zuen birmoldaketa egin du orain hamarkada batzuk bertako biztanleen kontzientzia eta lanari esker. Burdin meategiak aspalditxo agortu ziren; merkataritzarako bideek antzina aldatu zituzten norabideak eta herria bera bakardadean geratzen hasia zen, Aizkorri mendikatearen magalpean eta Goierriren bihotzean ezkutaturik.
Gaur, Zerainek bere tokia aurkitu du eta ingurumen, nekazaritza, ar-tzaintza eta turismoaren laguntzaz haize berrien arnasak hartzen ditu.
Maiatzaren lehenean, marraka batean eta behe laino itxi baten azpian esnatu ziren Zeraingo larreak. Aldatze baserriaren zelaietako ehunka ardien bee eta dunbaotsek urratzen zituzten egunaren lehen ordu lasai haiek, zerbait berria somatuko balute bezala... Eta bai, Urbiako larreak, udako larreak, artzaintzarako ireki zituzten orduan.
Juanjo Aramburu eta Mari Angeles Iñurrategi, senar-emazteak, artaldea bidean jartzeko prestakizunak betetzen ari dira goizean goizetik. Gero, Jexus Aranburu eta bost laguntzailek, Juanjo eta Jexusen artaldearekin bat eginik, gorantz hartuko dute martxa.
Barbari auzoa pasa eta Basozabal baserriko artzaina agurtu ondoren, Zerainmendi barrenetik pista zabalean sartu eta, Aizkorrira begira doa martxa eguzki ederpean. Oar-tzutzako artzai-borda zaharren ondotik eta putre koadrila baten begirada zorrotz eta mehatxapean, Andraitzeko lepoa hartzeko azken aldatz garratz eta konplikatuak gainditzeko prestatu beharra dago, ez da ez erraza 750 ardiburuekin Andraitzeko pasoan mugitzea.
Urbia aldera ematen duten larreak zapaldu eta, berehala, ardiak gustura larratzen dira belar fresko eta berdean. Poliki-poliki, artalde eta zaintzaileek (Jexus, Iñaki eta Juan Luis aurrean, Gabi, Joseba eta Aitor atzean) Lazkaola-tzako Basazabal saroera bidea har-tzen dute... Artzainentzat, Urbia toki berezia da. Juanjo Arambururentzat, "hemen goian, sekulako lasaitasuna, pake ikaragarria eta askatasuna sentitzen da", Urbia "txikia da Haundimendi edota Aralarekin konparatzeko, baina larre fina du, errekatxo polita eta babestokiak ardientzat".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |