Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Al día

juanjo aramburu, artzaina

"Negu hau oso ona izan da, beraz, aurtengo gazta ere halakoa izango da"

J.Aramburu Elkarteak (Juanjo, Jabier eta Jexus anaiak) gaztagintzan ditu ahalegin guztiak jarrita eta enpresa normalizatuetan erabiltzen diren parametroak aplikatzen dituzte. Artisau erara egindako 20 tona gazta egiten dute urtean

juan luis bikuña enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zerain. Orain egun batzuk tresneria berri eta modernoa estreinatu zuen Aramburu Elkarteak Urbiako artzai guztien aurrean, Ondramuño baserriko gaztandegian. Aramburu anaiek, lehenik Jexusek, gero Juanjok eta azken urte hauetan J.Aramburu Elkarteak hainbat eta hainbat sari irabazi dituzte: Urrezko gazta saria, bost bider eskuratu dute; Ordiziko txapela lautan, Urrezko kaikua pare bat aldiz; Gipuzkoako txapeldun, Euskadiko txapeldun edota Gaztela-Leongo V Concurso Nacional de Quesos delakoan urrezko domina eskuratua dute, besteak beste.

Zergatik igo zarete hain goiz Urbia aldera?

Guk, besteen aldean badaukagu desberdintasun bat: esnetarako diren ardiak beheko larretan uzten ditugu gaztagintzak martxan jarrai dezan. Gora eramaten ditugunak, berriz, antzuak, urtekoak eta hazkuntzarakoak izaten dira. Eta lehen hamabost egun hauek sekulako bentaja egiten diete ardiei.

Nola pasatzen duzue negua Zerainen? Zer lan egiten da neguko larreetan?

Lan asko egiten dugu. Aurtengo negua oso ona izan da, eguraldiak asko lagundu du eta horrek gure artzaintza modurako asko esan nahi du. Esan behar da baita ere, ardi latxarekin gabiltzanok diferentzia nabarmentzen dugula ar-tzaintza bat egin edo beste. Guk, Segura, Idiazabal, Zerain, Mutilo,... hor dauzkagu neguko larreak hartuta. Ardi asko ditugu, gureez aparte beste hiru artalderen esnea erosia dugu, gaztagintzan gaude zentraturik, horregatik negua ona baldin bada, gure produkzioa ere hobea izaten da. Horretaz aparte, ikuiluetan lan egiten dugu, jaio-tzak kontrolatu,...

Zu fabrikan lan egindakoa zara. Zer dela eta sartu zinen artzain?

Beno, artzain ona izateko asko falta zait. Egunean egun, beti ikasten dezu zerbait gehiago. Txikitatik eduki izan dut afizioa. Gure Idiazabalko baserrian, nere jaiotetxe den Ondramuñon, behiak geneuzkan. Ni ez nebilen hain gustora behiekin, eta ardi batzuk erosi genituen. Horrela, fabrikan lan egin eta handik irten nintzenean ardiekin jarri nintzen. Bi gazta egiten nituen hasieran, bat goizez eta bestea arratsaldez, etxerako, gero lagunentzat,... Orain zortzi urte egin nintzen artzain, gaztagintzan zentraturik. Eta horretan jarraitzen dut, kurtsiloak egin, teknika berriak sartu gure lan honetan,... Artzain ona izateko asko ikasi behar da eta ikasten duzuna ondo aplikatu gure lanean.

J. Aramburu Elkartea eta Aizpea Elkartea izeneko gaztek Urbiako usaina dute.Zer du Urbiak hainbeste sari ateratzeko, bien artean sari pila bat irabazi dituzue. Non dago sekretua?

Nere ustez, sekretu handiena saia-tzea da eta momentu honetan Urbian konpetentzia sanoa dago. Aralartik Urbiara ez dago sekreturik, saiakera baino. Gure Urbian behintzat, orain, jaiero juntatzen gara artzaiak Fondako mahai inguruan, eta asko hitz egiten dugu, eta guzti hau, hitz egitea, konpetentzia sanoa, saiatzea... ongarria da. Joan zen urtean ikusi ziren gure lan guztien emaitzak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |