Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Idiazabalgo herritarrek festa giroan gorazarre egin diote gaztari

jaki horretatik 500 kilo dastatu zituzten bisitariek

XI. Gazta Eguna produktu horrek gipuzkoarren artean duen garrantziaren lekuko bihurtu zen, urtero bezala

Postuetako batean, bisitari, herritar eta kuriosoak gazta dastatzen.argazkia: ainara garcia

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

idiazabal. Hitz onak eta laudorioak bakarrik. Idiazabalen elkartu ziren herritar eta bisitarien gorespena eta gorazarrea jaso zuen atzo gaztak. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Goierriko herri horretan jendetza bildu zen euskal gastronomiaren altxorretako bat festa giroan dastatu eta artzainei omenaldia eskaintzeko. Idiazabalek oda alai bat eskaini zion gaztari eta garbi geratu zen, berriro ere, gipuzkoarren etxeetan ezinbesteko elikagaia dela.

Gogorra, biguna, pikantea, freskoa... Gustuak gustu, inorrek ez zuen adjektibo negatiborik Idiazabal Gaztarentzako. "Etxean beti ezagutu dudan gauza da. Normalean postre bezala jaten dugu", azaldu zuen Oihane Alkorta gazte donostiarrak, XI. Idiazabal Gaztaren Egunaren barnean antolatutako dastaketa herrikoian parte hartu ondoren. Izan ere, 10.00etatik aurrera eta 24 bat postutan banatuta, ekoizleek 500 kilo gazta banatu zituzten bertaratu zirenen artean.

"Faltan botako nuke. Mahatsa eta gazta izanez gero, gehiago ez du behar pertsona batek, elikagai nahikoa eskaintzen dituzte bi jaki horiek batera", iritzi zion Joxe Mari Uztarrozek, Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren lehendakariak. Bere ustez, "oso garrantzitsua" da gaztaren inguruko ikuspegi kuturala. "Kalitatezko produktuen dastaketa bultzatuz, kultura bat sortzen ari gara", azpimarratu zuen.

Postuetako baten atzean zegoen, berriz, Elias Goiburu idiazabaldar gaztea. "Oso gauza ohikoa da gazta guretzat. Aita artzaina izan dugu eta etxean tradizio hori bizi izan dugu", jakinarazi du. Eliasek zioena Idiazabalen eta inguruko herrietan askotan errepikatzen den istorioa da. "Hala ere, ez pentsa gazta-jale amorratua naizenik!", zehaztu du gazteak. "Postretarako baino, meriendatzeko nahiago", argitu du.

omenaldia Postuz postuko ariketa horretan aditurik ere ez zen falta. Bertxin hernaniarra zen horietako bat, gaztagile baten anaia izaki. "Gazta jan gabe denbora gutxi pasatzen dugu guk..." aitortu zuen. Azaldu zuenez, gazta ezberdinak probatzea eta elkarren artean alderatzea gustazen zaio. "Anaiarenarekin konparatzen ditugu guk!", azpimarratu zuen.

Idiazabalgo alkatea, Ioritz Imaz, ere gaztari gorazarre egiteko prest agertu zen. "Gure herria horren produktu onarekin identifikatzeak harrotasun puntu bat ematen digu. Gogoratu beharra dago Idiazabal Gaztak nazioarte mailan sari ugari jasotzen dituela".

Elikagaiez gain, herritarrek Luziano Aranburu 73 urteko idiazabaldarrari ere omenaldia eskaini zioten, "artzaintzari eskainitako bizi oso batengatik". Ekoizle eta produktu, guztiek jaso zuten bertaratu zirenen errekonozimendua.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
jakin-minez
Omenaldia. Luziano Aranburu idiazabaldar artzainari gorazarre egin zioten. Goatxe Goikoa baserriko 73 urteko gizon honek urte askota daramatza ardiekin lanean. Gainera, idiazabaldarrek Antton Irizar alkate ohiari eta orain dela gutxi hildako Mikel Garmendia herritarrari ere omenaldi sentitua eskaini zieten.
Postu dotoreenaren saria. 1. Aranburu Elkartea (Idiazabal) 2. Aizpea gaztandegia (Olaberria) 3. La Leze gaztandegia (Nafarroa).
Gazta onena. Dastaketa herrikoian jasotako puntuazioaren arabera, honela geratu zen sailkapena: 1. Aranburu Elkartea (Idiazabal) 2. Jose Manuel Etxeberria (Getaria) 3. Juana Irastorza.
zifra
500 Kilo. Hori da atzo Idiazabalen bildu zen jendeak dastatu zuen gazta kantitatea. 24 postutan banatuta zeuden.
Gonbidatuak. Euskal Herriko gaztagileez gain, Menorkako Mahongo gazta ekoizle bat eta Zuberoako Azkorri gaztandegia ere Idiazabalen izan ziren, gonbidatu gisara.
LA FRASE
"Herria horrelako produktu onarekin lotzeak harrotasun puntu bat ematen digu"  ioritz imaz .  Idiazabalgo alkatea
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |