Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      España/Mundo

Gazteak ere baserritar

Gaztenek planaren helburu nagusia sektorea gaztetzea da. Horretarako, nekazaritzan edo abeltzaintzan jardun nahi duten gazteei laguntza ekonomikoa, aholkularitza pertsonalizatua eta prestakuntza eskaintzen die. 2004an jarri zen abian eta, jada, emaitzak agerikoak dira

Hondarribiko baratzezaina, bere instalazio berrian. argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A zken urteotan gutxi izan dira nekazaritzan lan egitea pentsatu duten gazteak. Asko izan dira, berriz, baserriko jarduera utzi eta bizi baldintza eta soldata hobeen bila abiatu direnak.

Landa eremuko biztanleriaren zahartzea sektorearen arazo larrienetakoa da. Azken erroldaren arabera, ustiategietako titularren %42 65 urtetik gorakoak dira, eta soilik %10 dira 40 urtetik beherakoak.

Horri aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Gaztenek, Gazteentzako Nekazaritza Plana jarri zuten martxan 2004 urtean. Planak laguntza ekonomikoa, aholkularitza pertsonalizatua eta prestakuntza eskaintzen die nekazaritzan jardun nahi duten gazteei. Izena ematen duten unetik aurrera, beren proiektua gara-tzeko laguntza jasotzen dute gazteek, eta hiru urteren buruan enpresa propioa sortu eta jarduera martxan jartzeko aukera izaten dute.

Jesús Calvillo Gaztenek planaren zuzendariaren hitzetan, "dagoeneko, lehenengo emaitzak jasotzen ari gara. Neurri guztiak oraindik martxan ez dauden arren, nekazari eta abeltzainen instalazioak ugaritzea lortu dugu aspaldiko partez".

1999 eta 2003 urteen artean, zor-tzi gazte (18 eta 40 urte artekoak) hasi ziren urtean, batez beste, nekazaritzan edo abeltzaintzan lanean. 2004-2008 urteetan, aldiz, 18 izan dira.

Halako gorakadarik ez da urte luzeetan lortu eta zera azpimarratu du Calvillok: "Odol berritzeak dinamismoa dakarkio sektoreari, bai susperraldi ekonomikoaren aldetik, baita berrikuntza teknikoaren aldetik ere".

emakume baserritarrak

Ageriko protagonismoa

Aurten, 42 proiektu berrik eman dute izena Gaztenek Planean. Horietatik 24 dira une honetan eraikitzen ari diren instalazioak eta hiru urteren buruan egongo dira martxan.

Calvilloren esanetan, nabarmentzekoa da sektore honetan emakumeak hartu berri duen protagonismoa. Izan ere, instalazioen titulartasuna lortzen ari diren gazteen erdia emakumeak baitira. "Emakumearen papera beti izan da garrantzitsua baserri munduan, baina inoiz ez da agerikoa edo ofiziala izan. Gazteneken bitartez, ordea, emakumeak merezi duten aintzatespena lortzen ari dira".

Gazteek aukeratutako azpisektoreei dagokienez, Gipuzkoako lurraldeak daukan bokazioarekin dute zerikusia: hain zuzen ere, ar-tzaintzara (%28) eta baratzezain-tzara (%20) zuzendu dira enpresa berri gehienak.

Bestalde, esne- eta haragi-behien azpisektoreak aire-berritze handiena jasango dutenak izango dira, 14 ustiategi berrik (%34) belaunaldi-ordezkapena egiteko bidea hasi baitute. Jarduera berritzaileak ere gauzatzen ari dira, hala nola, lore-, barraskilo-, orein-, zizare- eta zaldi-hazkuntza.

Calvillok esandakoaren arabera, "10 urte barru 1.000 instalazio berri edo ordezkapen lortzeko bidea ireki du, beraz, Gaztenek planak. Nola? Gure gazteei konfian-tza eta baserri-munduan duintasunez bizitzeko aukera paregabea emanez".

Envíanos tus sugerencias a:

baserritarrak@noticiasdegipuzkoa.com

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Une honetan 24 dira eraikitzen ari diren instalazioak eta hiru urteren buruan egongo dira martxan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |