Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eta oraindik Segura izango bagina, zer?

Bertso musikatuak izango dira gaur , 20.00etan, legazpiko euskal herria plazan

Ikuskizunean Bertso Olariak taldeko kideek eta Beñat Aierbe eta Xabier Barriola musikariek parte hartuko dute

Gaurko ikuskizunean parte hartuko duten legazpiar batzuk, asteartean izandako entseguan.argazkia: a.z.

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

legazpi. Gaur, 20.00etan hasita, Bertso Olariak taldeko kideek eta Beñat Aierbe eta Xabier Barriola musikariek Eta 400 urte hauetan Segura izan bagina, zer? ikuskizuna eskainiko dute Legazpiko Euskal Herria plazan. Urola Garaiko herria duela lau mende banandu zen Goierrikoarengandik eta hori gertatu ez balitz euren ustez herria nolakoa izango zen azalduko dute.

Saioak hamaika atal izango ditu. Lehenengo bederatzietan bertsolariek gai jartzaileak aipatuko dien hipotesiari erantzungo diote, azkenaurrekoan guztiek elkarrekin zor-tzi kopla abestuko dituzte Aita semeak doinuarekin eta, bukatzeko, puntukako saioa egingo dute.

Hipotesiak bertso eskolako kideek prestatu dituzte. Ondoren, banaka, binaka edo taldeka, gai bakoitzari buruzko bertsoak ida-tzi dituzte. Patrizio Etxeberria segurarra izango zela, Legazpi baserritarren gune eta Segura hirigune izango zirela, herri batetik bestera joan-etorri handia izango zela, legazpiarrek Segurako prozesioan parte hartuko zutela... Horien guztien eta gehiagoren inguruan prestatu dituzte bertsoak.

Abeslariak Aitor Irastortza, Nekane Gonzalez, Julen Agirreburualde, Joxe Olabide, Xegundo Eskudero, Igor Iñurritegi, Iker Azpeitia, Luis Arrieta, Eneko Iriondo, Mikel Arrizabalaga, Asier Iriondo, Ibon Sotil, Antton Garmendia, Monika Perez, Isa Diaz, Idoia Elustondo, Joseba Villarreal eta bertso eskolako haurrak izango dira. Musikariei dagokionez, Xabier Barriolak organoa joko du eta Beñat Aierbek gitarra. Bestalde, Iñigo Aranburuk ekitaldia iragartzen duen kartela egin du.

Gaurkoa ez da Bertso Olariak taldeko kideek banaketa ospatzeko antolatu den programari eginiko ekarpen bakarra. Izan ere, urriaren 4an herriko taldeek eskainiko duten ikuskizunean ere parte hartuko dute. Ekitaldi horretan azken lau mendeetako historia errepasatuko da eta bertsolariei trenbidea egin zeneko garaia suertatu zaie. Txirritak gaiari buruz egindako bertsoak abestuko dituzte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |