Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ura kobratzeko sistema aldatzea aztertzen ari da Azpeitiko Udala

Gaur egun, etxebizitza bakoitzak 30 metro kubiko ordaintzen ditu gutxienez

Maiatzaren 12tik 16ra bitartean ekintza desberdinak antolatuko dituzte Ingurumen Astea dela eta

Eskolako Agenda 21eko Udalbatzan parte hartu zuten haurrak Iñaki Errazkin alkatearekin.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Iñaki Errazkin Azpeitiko alkateak etxeetako ura kobratzeko sistema aldatzea aztertzen ari da Udala, herriko hiru ikastetxeetako haurrekin astearte arratsaldean egindako Eskolako Agenda 21eko Udalbatzan aurreratu zuenez.

"Gaur egun, 30 metro kubikoko neurria jarrita dago minimo bezala eta etxebizitza guztiek hori ordaintzen dute, nahiz eta kantitate hori ez gastatu. Horregatik, neurri bezala, minimo hori kentzea aztertzen ari gara eta gastatutakoaren arabera ordaindu. Zenbat eta gehiago gastatu, orduan eta gehiago ordaindu beharko litzateke", agertu zuen alkateak.

Bestalde, Agenda 21en baitan ura aztertzen aritu diren 1.446 ikasleek uraren erabilera zentzuduna bultzatzeko kanpaina eta bitarteko desberdinen bidez zabaltzeko proposamena luzatu zioten Udalari. "Aurtengo Ingurumen Astearen baitan bigarren eskuko azoka jarriko da eta, bertan, txoko berezi bat izango da uraren inguruan. Herritarrek iturrietan ura aurreztu ahal izateko instrumentu bat jasoko dute. Izan ere, gure okerra ur faltarik ez dugula da eta zaila izaten da ohiturak aldatzea", adierazi zuen Ingurumen saileko teknikari den Izaskun Zeziagak.

Azpeitiko Ingurumen Astea maiatzaren 12tik 16ra izango da eta azkeneko egunean plazan ezarriko den bigarren eskuko azokaz gain, herriko Iraurgi, Ikasberri, Karmelo Etxegarai eta Urola ikastetxeetako ikasle guztiek uraren inguruko tailerrak egiteko aukera izango dute.

"Gainera, eta udaletxearen eskumena ez izan arren, irailean ibaiak garbitzeko kanpaina bat jarriko dugu abian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Eskaerak jasota genituen eta aurrera eramatea pentsatu dugu, beraz, bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi zaizue", azaldu zien Zeziagak ikasleei.

Haurren konpromisoak Agenda 21en parte hartu duten ikasleek egindako lanaren gogoetaren ondoren konpromisoak hartuko dituztela esan zuten. "Modu honetan, etxeko eta herriko ur guneetako ohitura egokiak landu eta arauak errespetatuko ditugu, ura ez dugu jolasteko erabiliko, iturriak ondo itxiko ditugu eta ikastolan, etxean eta herrian ura era egokian erabiltzeko ohiturak aholkatuko ditugu, besteak beste", amaitu zuten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Herriko ikastetxeetako 1.446 ikaslek uraren gaia aztertu dute aurtengo Eskolako Agenda 21en baitan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |