|

Elgoibar. Mendaroko Udalak herriko jaiak irudikatuko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
Bertan, nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute eta irabazleak 300 euroko saria eskuratuko ditu.
Partaide bakoitzak egoki ikusten duen teknika erabili dezake, baina lanak A4 neurrian aurkeztuko dira eta ondorengo testua eraman beharko dute idatzita: Mendaro, 2008ko Santana jaiak. Uztailaren 24tik 27ra .
Kartelak aurkezteko epea hilaren 15era arte dago zabalik Mendaroko udaletxeko harrera zerbitzuan.
Epaimahaiak maiatzaren 23a baino lehen emango du jakitera irabazlearen izena. Lehiaketaren oinarrietan azaldutakoari eutsiz, "aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatu ahal izango du Udalak Santana jaietan".
Horregatik, saritu gabeko lanen egileek uztailaren 28tik 30era bitartean jaso ahal izango dituzte euren kartelak udaletxeko harreran.
Mendaroko Udalak herritarrak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |