|

Elgoibarko ume batzuk Herriko Antzokian egindako bertso jaialdi batean parte hartzen.Argazkia: N.G.
Elgoibar. Elgoibartarrek musika eta bertsolaritzarekin lotutako ekintza ugarirekin gozatzeko aukera izango dute hil honetan herritik irten gabe.
Hasteko, Bertsogintza egitasmoaren kurtso bukaerako jaialdia izango da asteartean, 18.30ean, Herriko Antzokian. Ikasturte honetan, Herri Eskolako eta Ikastolako 135 ikaslek jardun dute bertsoen bitartez ahozkotasuna lantzeko Udalak bultzatzen duen egitasmo horren baitan.
Gehienek, datorren astearteko ekitaldian erakutsiko dute ikasitakoa aretora hurbiltzen direnen aurrean.
Ostegunean, berriz, Kutxaren gizarte ekintzak musika eskolaren laguntzarekin antolatutako Colas mago miragarria kontzertu pedagokia izango da Herriko Antzokian, 10.30etik aurrera.
Egun bat beranduago, Ikastolen Elkarteak hainbat erakunderekin elkarlanean antolatzen duen XXVIII. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako jokatuko da Elgoibarren. Egun horretan, eskualdeko kanporaketa jokatuko da Ikastolako frontoian, 15.00etatik aurrera, hain zuzen ere.
Ikastetxetik azaldutakoari eutsiz, "bat-bateko saioa izango da Elgoibarkoa eta ikasleak bi maila ezberdinetan lehiatuko dira. Lehenengoan 14 urte arteko neska-mutilak arituko dira bertsotan eta bigarrenean 15 urtetik 18ra bitartekoak".
kontzertuak Maiatzeko azken astean musika emanaldientzat izango da kultur arloko protagonismoa.
Alde batetik, Udal musika bandak beste kontzertu bat eskainiko du hilaren 25ean, 12.30ean, Herriko Antzokian. Bestetik, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako kurtso bukaerako emanaldiak izango dira 27an, 29an eta 30ean.
Hiru egunetako ikasleen kontzertuak 19.30ean jarriko dira abian, musika eskolako auditorioan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |