
Edurne Otxoa, metalurgiaren arloko proba bat egiten.argazkia: n.g.
Donostia. Edurne Otxoak badaki ikerkuntzaren termometroak zein tenperatura markatzen duen Europa aldean. Ingeniaritza Teknikoa ikasi berritan, Alemaniara joan zen ikasketa amaierako proiektua egitera. Herrialde germaniarra asko gustatu zitzaion, nonbait, lanean ari zen bitartean Alemanian ikasketekin jarraitzeko erabakia hartu baitzuen. Metalurgia gaietan espezializatu zen han eta, urte batzuk beranduago, Mondragon Unibertsitatearen eta Fagor Ederlan enpresaren arteko ikerkuntza lerro bati ekiteko aukera sortu zitzaion. Egun 35 urte ditu.
"Ikertu beka bat eman zidaten", aipatu du Otxoak. Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza Sailaren laguntza bat da, enpresen eta unibertsitateen arteko ikerketa tesiak bultzatzeko. Administrazioak 800 euroko hamalau ordainketa bermatzen dizkie ikertzaileei. "Lau urte ematen dizkizute tesia egiteko. Eta azken bi urteetan bakarrik daukazu langile kontratua eta diru hori kobratzeko eskubidea. Gainera, lauzpabost hilabeteko atzerapenarekin jaso izan ditugu dirusariak", esan du.
Dena den, ingeniaria gustura dago metalurgiaren arloan egiten ari den ikerketarekin. "Enpresan gustura nago, lan interesgarria egiten dut eta, gainera, nire soldata osatzeko laguntza bat ematen didate. Baina ez pentsa normalean horrela denik!", argitu du. Dena den, alde txarrak ere aurkitzen ditu Otxoak. Unibertsitatean matrikula bat ordaindu beharra, alde batetik. "Bestalde, ikerketan sakontzeko kanpora joateko aukerarik ez digu bekak ordain-tzen", azpimarratu du.
Alemanian igarotako denboraldi luzetik ondorio bat atera du Otxoak: "Tesiaren ondoren ikertzen jarraitu nahi baduzu, hobe da kanpora joatea. Alemanian, adibidez, lana, baliabideak eta ikerkuntza zentro asko aurkituko dituzu. Hemen oso zaila da hori". Eta, hala ere, kasu honetan ere Otxoak bere egoera berezia dela uste du. "Industriaren indarra dela eta, ingeniaritzaren arloan aukera gehiago dauzkagu. Baina pentsatzen dut beste arlo batzuetan zailagoa dela", desberdindu du.
Azken urteotan Otxoak somatu du aldaketa bat euskal gizartean. "Baina oraindik askoz gehiago egin liteke ikerkuntza bultzatzeko", esan du.>j.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |