
'Punpalaplan' bildumaren arduradunak, DVDarekin.argazkia: a.l.
ZARAUTZ. Urtxintxa aisialdi eskolak Punpalaplan, euskal jolasen bilduma 3 lana kaleratu du. Argitalpenak hiru osagai nagusi ditu: 30 jolas biltzen dituen bideoz osatutako DVDa; 30 abesti jasotzen dituen diskoa eta gurasoei zuzendutako jolasa; eta jolas eta abestien inguruko informazioa eskaintzen dituen liburuxka.
Urtxintxaren Euskal jolasen bilduma izeneko bildumaren hirugarren emaitza da azken lana eta, aurreko bi aleetan bezala, helburu nagusia euskarazko jolasak hedatzea eta gizarteratzea da. "Jolasa euskararen normalizaziorako tresna izatea nahi dugu eta jolas librearen garrantzia transmititu nahi dugu", azaldu du Urtxintxako kide Jaime Altunak.
Bilduma 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. "Ziztu bizian eta patxadarik gabe bizi garen garai hauetan gero eta zailago zaigu haurrak jolasteko tokia eta denbora aurkitzea eta ahaztu egiten zaizkigu horrek gure haurrengan dituen ondorio txarrak", nabarmendu du Altunak. Aisialdi taldeak mota askotako abesti eta jolasak bildu ditu, guraso eta hezitzaileek haurtxoekin abesteko eta haurrak elkarrekin jolasteko.
Antxon Sarasua arduratu da diskoari musika jartzeaz, beti ere herriko beste hainbat musikarien laguntzarekin. Gainera, Orokieta eta La Salle ikastetxeetako haurrek jarri diete ahotsa abestiei. "Gustura geratu gara emaitzarekin", adierazi du Sarasuak. Urtxintxaren bilduma liburu dendetan izango da salgai 20 euroren truke eta baira 15 eurotan ere www.aisia.net web orrian.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |