Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parentesiak

Ama eta Paris

por arantxa iturbe enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

h
AMABOST urte lehenago jaio izana desio nuen hamabost nituenean. Eta Parisen izatea berrogei urte geroago oraindik hainbeste zeresan ematen duen maiatz hartan. Baina ez nintzen iritsi. Hangoaren berri izan nuenerako dena pasatua zegoen. Eta hala ere, denbora askoan sinpatia gehiago izan diot hangoarekin identifikatutako edonori hangoaz muturra okertuta hitz egiten zuenari baino. Diot, oraindik. Oso era azalekoan seguruasko, sakontasunetan eta ñabarduretan murgildu gabe. Mundua alda zezaketela sinistuta kalera irten zen jende hura iritsi egiten zait oraindik. Zinearen eraginez, beharbada. Edo literaturak ere izango du zerikusia. Ametsak gauzatzeko ahalegina egiten duenak hunkitu egiten nau. Eta ameslariak koadrila direnean, eta ametsean norkbere zilborraz gain beste batzuen zilborrak ere egoera hobean ikusi nahi dituenean, gehiago. Amari galdetu nion behin zergatik ez nintzen ni hamabost urte lehenago jaio. Harritu egin zen galderarekin eta behartua sentitu nintzen ez zela kapritxo hutsa azaltzera: Pariskoa bizitzeagatik nahi nuela esplikatu nion. Hamabost urte lehenago jaio izan banintz maiatz hark bete-betean harrapatuko ninduela, gazte eta ameslari. Amak ontziak garbitzen jarraitu zuen: "Parisen?" galdetu zidan ondo neurtutako harriduraz. "Zer? Neskame?", argitu zidan ondo neurtutako ironiaz. Garaitsu hartan bertan izan nintzen Parisen. Ez zen 68ª, baina nik orduko arrastoak soma-tzen nituen kale kantoi guztietan. Ametsa, nirea, betetzen ari zen. Metrozulotik irtetera gindoazen batean oihu bat entzun nuen alboan. Nire adin beretsuko mutil bat zen, beltza, eskuak sabelera eraman eta lurrera erori zena. Ni ere oihuka hasi nintzen. Sabelaldea odolduta zeukan. Labana sartu zioten. Gure zaindari lanak egiten zituenak ez begiratzeko esan zigun, segitzeko aurrera, segitzeko aurrera. Inor ez zen makurtu mutiko hari laguntzera. Inor ez zen jiratu. Inork ez zion begiratu.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |