Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Udaleku musikalak antolatu ditu lehendabizikoz Bizkargi musika eskolak

Egitasmo berrirako izen-emate epea astelehenean zabalduko du Azkoitiko ikastetxeak

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Bizkargi musika eskolak udaleku musikalak eskainiko ditu uda honetan lehenbiziko aldiz. Egitasmoa lau eta hamaika urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ekainaren 23an hasiko da eta uztailaren 4an amaituko da.

Bi astean zehar, eta adinaren arabera banatutako taldeetan, musika eta elkarbizitza uztartzeko aukera izango dute haurrek, irakasle desberdinen ardurapean. Udalekuetako helburuak umeek behar bezala arnasten ikastea, erritmo eskema ezberdinak garatzea, kantu baten koreografia dantzatzea, inguruko soinuak identifikatzea edo abesti baten hitzak eta doinua memorizatzea izango dira.

Izena emateko epea astelehenean zabalduko dute. Partehartzea mugatuta egongo da eta interesa dutenek lehenbailehen eman beharko dute izena astean zehar, ikastetxeko idazkaritzan edo telefonoz, 10.00etatik 12.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Udalekuek 110 euroko prezioa dute, eta familia ugariek %15eko beherapena izango dute. Arduradunek aurreratu zutenez, goizetan egingo dira saioak, 9.30etik 13.30era, astelehenetik ostiralera. Udalekuak euskaraz izango dira eta Bizkargi musika eskolako geletan egingo dituzte.

Ikasturte berria Bizkargi musika eskolak ireki du dagoeneko 2008-2009 ikasturterako matrikula egiteko epea eta ekainaren 20ra arte egongo da zabalik. Instrumentu desberdinez gain, Bizkargik musika tailerrak, euskal dantzak, musika hizkuntza, harmonia eta informatika musikala ikastaroak eskain-tzen ditu, besteak beste. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |