Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko Lanbide Heziketak Ekintzaile Astea ospatuko du astelehenetik aurrera

Kultura ekintzaileak duen garrantzia azpimarratzea nahi du Urola ikastolak

Hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dira, besteak beste, maiatzaren 5 eta 9 bitarteko egitasmoan

Iazko 'Ekintzaile Aste'an parte hartu zuten arduradunak.argazkia: utzitakoa

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Lanbide Heziketa zentroak Ekintzaile Astea antolatu du astelehenetik ostiralera bitartean. Azkoitiko Urola ikastolak Teknika Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroaren laguntzaz antolatu duen egitasmoaren baitan ekitaldi ugari izango dira; bideo emanaldiak eta hitzaldia, besteak beste.

"Burutuko diren ekitaldien helburua, gizartean, eta bereziki eskolako talde ezberdinen artean, kultura ekintzaileak duen garrantzia azpimarratu eta zabaltzea da", adierazi zuen Urola ikastolako irakasle den Aintzane Zubeldiak.

Urolako arduradunek azaldu uztenez, Azkoitiko ikastetxeak, Lanbide Heziketako beste zenbait ikastetxerekin batera, aktiboki parte hartzen du ikasle eta ikasle ohiek bultzatutako enpresa berrien sorreran.

"Urola BHI ikastolak bere instalakuntzak, baliabideak eta aholkularitza zerbitzua, sustatzaile horien esku jartzen ditu, enpresak inkuba ditzaten. Era honetan, enpresa sor-tzeko asmoa duen ikasle edo ikasle ohi orori, bere ideia egi bihurtzeko erraztasun guztiak eskainiko zaizkio. Une honetan, gure ikastetxeak, ikasle ohien hiru proiekturi eskaintzen die zerbitzu hori", aurreratu zuen Zubeldiak.

Honela, antolatutako Ekintzaile Astearen baitan izango diren ekin-tzak astelehenean hasiko dira eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak Donostiako Kursaalera joango dira ekitaldi batetan parte hartzera. Bestalde, aurreko egunetan egindako lehiaketako lanak emango dituzte eta ostiralean, hiru enpresarik eta Afrikan boluntarioa izandako pertsona batek hitzaldia eskainiko dute ikastetxeko aretoan.

"Guztiak ekintzaileak izango dira, noski. Honez gain, eta, bideo emanaldi baten ondoren, lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Esparru honetan, urtean zehar gauzatzen ditugun ekintza hauekin, beraz, gure ikasleen artean eta, guztiek enpresa sortuko ez duten arren, bizitzan ekintzaile izateak duen garrantzia zabaldu nahi dugu", amaitu zuen Urola ikastolako irakasleak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |