|

Iazko festetan eginiko prozesioa.argazkia: k.f.
Zestoa. Bi eguneko festa giroaren ondoren, gaur amaituko dira Zestoako Santa Kutz jaiak, baina herritarrek ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute egun guztian zehar.
Idiazkaitz txistulari taldearen dianarekin hasiko da eguna, 11.30ean urteroko prozesioa egingo dute Gurutzera eta jarraian parrokiara abiatuko dira meza nagusia entzuteko. Bertan, elizako abesbatzak parte hartuko duela aurreratu zuten kideek. 12.30ean VI. Santa Kutz nesken pala txapelketako finalak jokatuko dira pilotaleku zaharrean.
Arratsaldean, berriz, sei eta hamabi urte bitarteko haurrak umeen danborradan aterako dira eta pieza desberdinak joko dituzte herriko kale guztietatik zehar. Azkenik, aurtengo jaiekin amai-tzeko, Karelean eta Grises sueños talde zestoarrek kontzertua eskainiko dute 23.00etatik aurrera.
Auzoetan ere Zestoan ez ezik, auzoetan ere festa giroa da nagusi egunotan. Honela, Ibañarrietan Santa Kutza ospatzen ari dira eta gaur, mezaren ondoren, zapo jokoa egingo dute. 14.30ean erretiratuen bazkaria izango da Urtain Berrin eta arratsaldean herri kirol jaialdia eta gero, poteoa izango da. 21.00etan afarirako bilduko dira auzotarrak eta Urarte taldearen eskutik dan-tzaldia izango da.
Endoiako Asentzio jaiak ere gaur amaituko dira eta 23.00etatik aurrera, Lutxurdixo eta Aitziber trikitilariek erromeria egingo dute. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |