Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Tolosako EB-Aralar taldeak eguzki energiaren ustiapena arautu nahi du

ordenantza proposamena egin dute, ondoren udalbatzak onartu dezan

Instalazio mota, kokapena potentziaren arabera, eskatu beharreko lizentziak, eta baldintzak ordenatuko dira

Tolosako Samaniego ikastetxe bioklimatikoan eguzki energia jasotzen duten plakak kokatu dituzte.argazkia: m.s.s.

marta san sebastián enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Tolosako EB-Aralar udal taldeak energia alternatiboak sustatzeko proposamena aurkeztu du Tolosako Udaleko Hirigintza ba-tzordean. Hain zuzen ere, eguzki energiaren ustiapena arautzeko eta sustatzeko helburua du. Udalbatzak eztabaidatu eta onartu dezan, ordenantza bat egiteko asmoa dute.

Proposamenak Tolosako udalerrian eguzki energia ustiatzeko sistemak instalatzeko udal ordenan-tza arau emailea du izena. "Ordenan-tza proposamenean bertan esaten den bezala, udalek energia alternatiboen alorrean zeregin inportantea dute. Batetik, adibide izan behar dute eguzki energia erabiliz Udalaren menpeko jardueren energia-beharrak asetzeko. Bigarrenik, herritarren artean eguzki energiaren erabilera sustatu behar dute. Hirugarrenik, herritarrei bideak eman behar dizkiete beraiek ere eguzki energiaren ustiatzaileak izan daitezen", azaldu du udal taldeko kide den Iñaki Irazabalbeitiak.

Hain zuzen ere, proposatutako ordenantza udalen hiru betebehar horien hirugarrena asetzera eta ordenatzera datorrela diote, hau da, Tolosako udalerrian eguzki-energia kaptatzeko instalazioen atonketa arautzera. Horrela, herritarrek eta udal agintariek jarraitu beharreko urratsak, bete beharreko baldin-tzak eta gainerako xehetasunak zehaztuko dituzte Tolosan.

Tolosako EB-Aralar udal taldeak egiten duen proposamenean hainbat alor ordenatzea proposatzen da: instalazio mota izaeraren, kokapenaren eta potentziaren arabera, eskatu beharreko lizentziak, lurzoru urbanoan, urbanizagarrian zein ez-urbanizagarrian instalazioak egiteko baldintzak edota instalazioen mugak.

Eguzki energia ustiatzeko instalazio fotovoltaikoak zein termikoak jarri ahal izango dira eraikinetako teilatuan eta fatxadetan, harresi eta fabrika obretan eta eguzki baratze moduan. Lurzoruaren izaerak (urbanoa, urbanizagarria edo ez-urbanizagarria) eta kokapenaren izaerak mugak jarriko dizkiote instalazioari. Adibidez, Alde Zaharreko eraikinetako fatxadetan ezingo da instalaziorik egin.

"EB-Aralar udal taldearen helburua da ordenantza proposamena ahalik eta azkarren eztabaidatzea eta urtearen bukaera baino lehen onartzea, 2008ko aurrekontuak babesteko udaleko gobernu ekipoarekin lortutako akordioan adostu zen moduan", azaldu dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
"Udalek energia alternatiboen alorrean zeregin inportantea dute", azaldu dute EB-Aralar taldeko kideek
Tolosako Alde Zaharreko eraikinetako fatxadetan ezingo dira mota horretako instalazioak jarri
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |