|

Oiartzun. Duela hilabete bat Oiar-tzungo Udalak udalerriko materia organikoaren bilketa egiteko konpromisoa hartu zuen Osoko bilkura batean eta datozen hilabeteetan martxan jarriko dira jasangarritasuna ardatz duten ekimen ezberdinak.
Lehen urrats bezala, Oiartzungo herriaren ezaugarriak kontutan hartuz, udal arduradunek honako kudeaketa eredua aurreikusten dute: batetik, etxe bakoitzean sor-tzen diren hondakinen bilketa (hemen hasiko litzatekeelarik hondakin ezberdinen bereizketa); eta bestetik, hondakin organikoentzako konposta makinen ezartzea herriko gune zehatzetan.
Norabide horretan pausoak ematen hasteko eta konposta planten eraginkortasuna frogatzeko, bi makina ezarriko dira, bata Elizalde herri eskolan eta bestea Haur-tzaro ikastolan (bakoitzak egunean 40 kilo zabor sortzen du).
Honela bi erronkei heldu nahi die Udalak: batetik demostratzea hondakin organikoen konpostatzea egun dagoen irtenbide osasuntsuena dela; eta bestetik, gai honekiko sentsibilizazioa lantzea.
Bestalde, hondakin arriskutsuen bilketaren baitan (landare-olio erabiliak, etxeko hondakin arrisku-tsuak eta etxetresna elektriko txikiak), nora eraman behar diren gogoratu du Udalak. Honela Doneztebe plazan 9.00etatik 13.00 jasotzen dira hileko lehenengo eta hirugarren astearteetan. Bigarren eta azken astearteetan berriz, 16.00etatik 19.30era eraman daitezke.
Carrefour merkatal zentroan ere bilketa egiten dute bigarren larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 19.00etara. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |