|

ataun. Bihar izango da Ataunen herria ezagutzea helburu duen ibilaldia San Gregorio auzoko plazatik, herriko Kirol Elkarteak eta Udalak antolatuta.
"Duela 10 urte inguru hasi zen hau antolatzen eta bi urtez behin ibilaldiaren iraupena aldatzen da, batzuetan 10-11 ordukoa izaten da eta herriari buelta ematen zaio eta beste batzuetan, aurtengo kasuan bezala, 4 eta 2 orduko bi martxa izaten dira. Honen helburua, herriko bide eta txoko ezberdinak ezagu-tzera ematea da herritarrei eta hori dela eta, 4-2 orduko martxaren kasuan, beti aldatu ohi dugu ibilbidea", azaldu du Jesus Goikoetxea, antolatzaileetako batek.
Bihar bi ibilbide ezberdin izango dira eta partaide bakoitzak aukeratu ahalko du egin nahi duena. Ibilbide luzeenak 4 orduko iraupena du eta 8.00etan irtengo da. Bigarrenak, ostera, 2 orduko iraupena izango du eta 10.00etan irtengo da San Gregorio auzoko plazatik.
Izen-ematea irteera puntuan egingo da bihar bertan, hau da, San Gregorioko plazan eta parte hartzaileak 2 edo 3 laguneko taldetan banatuko dira.
Hauek txartelan aipatzen diren kontrolgunetik igaro beharko dute eta bertan janaria eta edaria izango dira. Bidean zehar, gainera, osasun zaintza izango da, baina gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute bere gain hartuko antola-tzaileek.
Saririk ez da izango, ezta sailkapenik ere, baina azken urteetan bezala partaide guztiei oroigarri bana emango zaie.
"Pasa den urtean 150 partehar-tzaile inguru izango zituen ekin-tzak eta amaieran iritziak ere jaso izan ziren. Orokorrean jendeak egin zuen balorazioa ona izan zen eta horregatik antolatzen jarraitzen dugu urtero, erantzuna halakoa izan delako", adierazi du Jesus Goikoetxea antolatzaileak. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |