|

Sagardo dastaketa Igeldoko iazko jaietan.
E KAINAREN amaieran iritsiko da festa garaia Igeldora. Hilaren amaieran ospatuko dituzte bertakoek autengo San Pedro jaiak, baina egitarau egokia prestatzeko aldez aurretik lan egin behar dute jai batzordeko kideek. Horretan aritu dira azken asteetan eta horrela jarraituko dute hurrengoetan ere. Hamabost pertsonak osatzen dute lan talde hau eta dagoeneko ekitaldi ugari antolatu dituzte.
"Emanaldi batzuk aurrera eraman ahal izateko aldez aurretik hasi behar dugu lanean", esan du jai batzordeko kideak, Mikel Altunak. Bertso saioa antolatzea izaten da esfortzu gehien eskatzen duena: "Lanpetuta ibiltzen dira uda garaia iristen denean. Herri askotako festatan parte hartzen dute eta, horregatik, gurera ekarri nahi baditugu aurrerapenarekin zehaztu behar ditugu ekitaldiak". Lan horretan ari diren arren, jai batzordekoek oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izango diren aurtengo jaietan parte hartuko duten bertsolariak. Hala ere, beti bezala, bertso saioa, ohikoa den moduan, San Pedro egunean, ekainaren 29an, eskainiko dute. Horretaz gain, pilota partida, toka txapelketa, idi dema eta Laket taldearen laguntzarekin, dantzaldia eskainiko dute Igeldoko jaien egun nagusian.
haurren eguna
Kirola eta herri giroa
Festak ekainaren 22an hasiko direla zehaztu du lan taldeak eta egun horretan kirol ekitaldiak antolatu dituzte. "Ordua erabaki gabe dagoen arren, Igeldoko igoeran parte hartzeko aukera izango dute interesa dutenek. Ondarretan hasi eta Mendizorrotzera iritsi beharko dute. Ibilbidea zazpi kilometrotakoa da", zehaztu dute antolatzaileek.
Jaien egitaraua prestatzeko orduan, beti izan behar dute kontuan txiki eta gazteek ere beren tartea merezi dutela. Horrela, ekainaren 26an gazte eguna antolatu dute jai batzordekoek eta horretarako poteoa eta gazte afaria prestatu dituzte: "Kontzertuak eskain-tzea pentsatu dugu, baina horretan ari gara lanean orain, nor gonbidatuko dugun oraindik erabaki gabe dago". Ekainaren 30a, berriz, Haurren Eguna izango da. "Aurten ere Kixmi elkarteak parte hartuko du", adierazi du batzordeak.
Festaren amaiera uztailaren 2an iritsiko da: "Santa Ixabel egunerako zaldi dema, aurresku herrikoia eta Unsaien anaiekin dan-tzaldia prestatu dugu".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |