Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Arrasatek euskarak bizi duen egoera aztertuko du hiru mahai-ingurutanOñati ofrecerá un curso de mejora de la autoestima dirigido a mujeres

gazte , gizarte mugimendu eta lan munduko esparruak izango dira hizpide AED k prestatu dituen ekitaldietan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

arrasate. Arrasateko AED elkartea 25 urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dago. Pasa den urtarrilean euskararen jatorriari buruz hitzaldiak antolatu zituen eta, oraingoan, hiru mahai-inguru jarriko ditu martxan asteazkenetik aurrera. Bertan, euskarak bizi duen egoera aztertuko dute hiru esparru ezberdin kontuan hartuta: gazte ekimenak, gizarte mugimendua eta lan mundua, hain zuzen ere.

Era honetan, lehenengo hitzordua asteazkenean izango da gaztetxean, 19.00etatik aurrera. Ekitaldian Gazteria eta Euskarako zinegotzi den Arkaitz Biain, gazte asanbladako kidea, Mikel Arregi, eta Txatxilipurdiko gazte txokoetako arduraduna, Lander Juaristi, arduratuko dira euren esperientziak jendeaurrean azaltzeaz.

Hilaren 14an, ordea, gizarte mugimenduen txanda iritsiko da EHE (Euskal Herrian Euskaraz), AEK eta Topagunea elkarteen eskutik; kasu honetan, Kulturateko areto nagusian lehen aipatutako ordutegi berean. Bukatzeko, maiatzaren 21ean, lan mundua izango dute hizpide eta mahai-inguruan Emun Kooperatiba, Elhuyar eta Fagorreko euskara batzordeetako kideek parte hartuko dute hizlari gisa. Berbaldia Kulturaten izango da, 19.00etan.>a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |