Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Finalista Eguna ekainaren 8an ospatuko dute Elgoibarren

Haurrek egindako mendien zerrenda hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Elgoibar. Morkaiko taldeak Elgoibarko haurren artean mendizaletasuna sustatzeko antolatzen duen Finalista Eguna ekainaren 8an burutuko da aurten, ohitura denez, Idotorpe-San Pedro auzoan.

Hori dela eta, herriko haur eta gaztetxoek azken urtean egindako mendien zerrenda aurkeztu behar dute mendizale elkarteko bulegoan, beti ere, hilaren 16a baino lehen (astelehen edo ostegunetan 19.00etatik 20.30era arte).

Egitaraua Finalista Eguneko egitaraua 10.30ean jarriko da abian Foruen plazatik Idotorbera igotzeko irteerarekin. Behin auzora helduta, partehartzaileentzako hamaiketakoa izango da, eta horren ondoren dominak banatzeko ekitaldia.

Jarraian, haurrentzako jolasak izango dira eta 14.30ak inguru lagun arteko bazkaria (izena emateko epea ekainaren 2ra arte dago irekita Morkaikoren bulegoan).

Datorren urteko Finalista Egunari begira, Morkaiko taldeko lagunek gogorarazten dute mendiak apuntatzeko fitxak elkarteko bulegoan eskuragarri daudela. >J.L.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |