|

Hernani. Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatuta eta Hernaniko Udalaren babesarekin, liburu azoka izango da ikusgai Atsegindegi plazan hilaren 11 bitartean. Bertaratzen direnek, aukera zabala aurkituko dute argitaletxe eta banatzaile desberdinetako 20 postuetan. Azoka 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.30etara egongo da zabalik.
Liburuak irakurleengana hurbiltzea, argitalpenen ekoizpena ezagutaraztea eta irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen azokan, adin eta gustu guztietako liburuak daude aukeran, argitaratu berriak baina baita zaharrak ere. Zentzu horretan, nobelak, aldizkariak, historiari buruzkoak, sukaldari-tzazkoak, arteari buruzkoak, musikazkoak, eta abar luze bat daude aukeran euskaraz nahiz gazteleraz.
Baina liburuez gain musikak ere izango du bere tartea eta euskal diskografiaren bilduma bat ere jarri dute eskuragarri antolatzaileek.
Hortaz, aukera paregabea dago Hernanin hilaren 11 bitartean liburuak eta musika erosi edo eta azken argitalpenak ezagutzeko. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |