Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ikastolaren aferan konpromisoak hartzea eskatu dio EAEk Udalari

Astigarragako ikastetxearen egoerakonpontzeko urratsik ez ematea leporatu dio

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Astigarraga. Arantzazuko Ama ikastolaren aferan "konpromisorik ez hartzea eta gezurretan aritzea" leporatu dio Astigarragako EAE-ANVk EBrekin batera gobernu taldea osatzen duten EA eta EAJ alderdiko ordezkariei.

Aldi berean, joan den astean egindako Udalbatzan ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa atzera bota-tzearekin batera bi alderdiek aurkeztu eta onetsitakoan ez dela "inolako konpromiso zehatzik hartzen, ez obren amaierarekin, ez etxe tutelatuekin ez eta lurzoruaren erresebarekin", salatu dute.

1992. urtetik datorren arazoak oraindik konponbiderik ez duela gogoratzearekin batera, ezker abertzalearen mozioan "ikastolak beharrezko duen 9 ikasgelako eranskina irailerako amaitua eta ikasleak eskolatzeko prest egon dadin Udalak beharrezko urratsak ematea", ikastolaren eraikinean kokatuak dauden "etxe tutelatuak ahalik eta azkarren lekuz aldatu eta ikastolak beharrezko dituen zerbitzuak kokatzea" eta DBH udalerrian epe motzerako errealitatea izan dadin "lor zoruaren erreserba egin eta Hezkuntza Sailaren aurrean gestioak egiteko" konpromisoa hartzea eskatzen zi-tzaien udal agintariei.

Amaitze aldera, "egoeraren erru guztia Hezkuntza Sailari bota beharrean dituen eskumenei eusteko" eskatzen diote Udalari. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |