
Paisaia ezinhobea talde honek ere topatu zuena aurreko ibilbide batean, gida aurretik zutela.
G OIZEKO 9.00etan, Orion, Zumaian, Deban edo Azpeitian. Aurretik izena ematea komeni da, baina taldean lekurik bada, bertan agertzearekin nahikoa da. Motxila bizkarrean, ogitartekoa barne, eta aurrera. Sei bat ordutan, Gipuzkoa barnealdeko eta kostaldeko lau ibilbide hobeto ezagutuko dituzte parte hartzen dutenek.
Lau eragile publiko ados jarri dira eta, orain artean eskualde mailan egiten zituzten ibilbide gidatuak, Gipuzkoan egiten dituzte orain igandero. Deba, Orio eta Zumaiako udalak eta Urola Erdiko Iraurgi Lantzen sustapen elkartea, Foru Aldundiaren laguntzareki8n eta Mendigida eta Begi Bistan enpresa pribatuekin batera, lau ibilbide antolatu dituzte. Txandaka, Oriotik Donostiara, Debatik Zumaiara, Zumaiatik Debara eta Loiolatik Ekain eta Zestoara eramango dituzte abenturazaleak.
Martxoan abiatu zuten egitasmoa eta urrira bitartean igandero errepikatuko dute. Igande honetan, Zumaiatik Debara joango dira. Normalean, 20 bat laguneko taldea osatzen da eta haiekin gida bat doa bide guztian zehar, itinerarioan zehar topatzen dituztenak azalduz. Kasu honetan, kostaldetik abiatuko dira eta bidean biotopo babestuaren ingurukoak eta flysch fenomenoaren xehetasunak ezagutuko dituzte.
Loiolatik Zestoarako ibilbidean, berriz, santutegia ezagutuko dute parte-hartzaileek, Izarraitzeko mendi multzoa eta Ekaingo kobazuloak, Zestoako herriaz gain.
Horiek guztiak euskaraz edo gaztelaniaz entzuteko aukera izango dute ibiltariek eta, atzerritarrak badira ere, ingelesez edo frantsesez mintzatzeko aukera ere emango dute gidari profesionalek, aurrez hala eskatuz gero.
Orain artean ere hainbat eskualdetan antolatu izan dituzte ibilbide gidatuak, uda garaian batez ere, baina lehenengo aldiz eskualde desberdinek bat egin dute orain eskaintza bakarra eta "indartsuagoa" lortzeko asmoz, Iraurgi Lan-tzeneko Jesus Mari Mujikak adierazi duenez. Azken finean, nolabait Gipuzkoa mailako eskaintza bateratu bat lortu nahi izan dute akordio honekin.
Orain arteko igandeotan eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, hemendik aurrera eta uda gerturatu ahala gero eta parte-hartzaile gehiago biltzea espero dute antolatzaileek. Lagunartean, banaka, binaka eta familia guztiarekin ibilbidea osatu nahi duten guztiei zabalik dago proposamena, sei orduko ibilaldia gogoz ekiteko gogotsu egonez gero.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |