Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cartas al Director

Igeldoko haurrak arriskuan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Dagoeneko urtebete pasa da Igeldoko Guraso Elkartearen izenean Donostiako Udalari gure herriko kaskotik igarotzen duen bidean abiada murrizteko badenak jartzeko eskaera luzatu geniola. Arrazoia sinplea da: haurrek herriko plazatik eskolara edota frontoira joateko bidea pasa behar dute eta, bidearen alde batean autoak aparkatuta egoten direnez, ez dute ezer ikusten bidera irten arte.

Donostiako Udalaren partetik jaso genuen erantzunaren arabera, gure eskaera ezin omen zen bete bertatik autobusa pasatzen zelako eta abiada murrizteko badenak autobusarentzat oztopo bat zirelako!¿? Erantzuna jasotzean denak nahiko harrituta geratuko ginen. Nola? Donostiako zenbat lekutan daude autoen abiada murrizteko horrelako badenak jarrita? Bertatik ez al da autobusik pasatzen? Perlaren aurrean daudenek ez al dute autobusen joan-etorria eragozten? Harrigarria!

Orain dela hiru hilabete, herriko eskola berriaren inaugurazio ofizialera hurbildu ziren Donostiako agintariei berriro ere gure kezka agertu eta ditxosozko baden horiek lehenbailehen jar-tzeko eskatu genien, baina badirudi politiko donostiarrei Igeldo hitza entzutean alzheimerra sartzen zaiela.

Azken hilabetean bi haur istripu larria eduki-tzeko zorian egon direnez, orain dela urtebete egindako eskaera bera berriro egitea pentsatu dugu, oraingoan publikoki: mesedez eta faborez, gure seme-alaben segurtasunagatik, frontoia eta eskolaren irteeren parean hesi pare bat eta bidean abiada murrizteko badenak lehenbailehen jarri! Ea oraingoan!

Eta eskatzen hasita… zer moduz, herriko plazako parketik orain dela bost hilabete eramandako txirrista ere behingoz konpondu eta bere lekuan jartzen baduzue? Penagarria benetan!

Josi Oiarbide Alustiza

Igeldoko "Mendizorrotz" Guraso Elkartea

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |