|

zarautz. Urola Kostako Koordinadora Feministak ozenki salatu zuen atzo "emakumeek lan munduan jasaten duten diskriminazioa eta prekarietatea". Prentsa ohar baten bidez, langile, delegatu, enpresa komite eta ugazabei egoera horrekin amaitzeko irtenbideak jartzeko eskaera egin zien.
"Klase zapalketaz gain, genero-sexu zapalketa indarrean dago, lan baldintzarik txarrenak, egoera larrienak pairatzen dituztenak, gazte eta emakumeak dira (bertakoak zein etorkinak)", nabarmendu zuen Koordinadora Feministak.
"Lantegi berean lan baldintza eta soldata ezberdinak ezartzen dira, langileak zatikatuz eta errebindikaziorako eta borrokarako eskubideak mugatuz. Gaur egun ez dago gizon eta emakumeen arteko berdintasunik lan munduan, ez baldintza mailan, ez lanpostu mailan eta ezta soldata mailan ere", gaineratu zuen. "Emakumezkoen artean altuagoak dira langabezia eta prekarietate portzentajeak. Lantegi askotan, ardura handieneko edo zuzendaritza lanpostuetatik kanpo daude emakumeak, edo hauen presentzia oso murritza da", azaldu zuen. Hori dela eta Koordinadorak enpresetan, Berdintasun batzordea sortu behar dela adierazi zuen. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |