|

Julen Garate Azkoitiko udaletxeko etxaurrean dagoen iturrian.argazkia: k.f.
Azkoitia.Nola iritsi da Batera Talde Independentea erabaki hori har-tzera?
Udaletxearen funtzionamendua ez dela egokiena ikusi genuen, jarrera ez da egokia. Ohiko bilkurak bi hilabetean behin egitera derrigortuta daude, hilero egiten bada ohikoa izaten jarrai dezake, baina Azkoitiko Udalak ezohiko bezala antolatzen du, eskaera eta erreguak egiteko aukera kentzen digutelarik. Guretzat, ezohiko bilkurak zerbait berezia dagoenean egin behar dira: presazko zerbait edota egoera larriren bat gertatu denean. Dugun eskubide bat kentzea da eta galderak eta erregu tarteak dauden bilkuretara bakarrik joango gara aurrerantzean.
Jarrera ez dela egokiena esan duzu...
Erabakiak Gobernu taldeak har-tzen ditu eta ondoren ematen da horien berri eta iritzia eskatu. Adibidez, Antonio Oteiza Fundazioa pribatizatu egin dela uste dugu, bederatzi patronoetatik bost pribatuak izanik. Urrezko intsignia pertsona jakin batzuei ematea erabaki dute beraien kabuz, eta esanda zuten beste modu batetan egingo zela, baina urtero berdina egiten dute. Erabaki batzuk beraiek hartu behar dituzte, baina zenbait gaitan besteei parte hartzen utzi beharko lieke.
Erabaki hau hartzearekin zerbait aldatuko dela uste al duzue?
Bederatzi urtez barruko lana egin dugu, hori zen egin beharrekoa eta hori da garrantzitsuena, baina gero, kasu askotan, ez gara herritarrengana iristen eta ez du gerta-tzen denaren berririk. Kasu hauetan, adibidez, komunikabideek gehiago hartzen zaituzte kontutan...
Euskara, Berdintasun eta Etorkinen Kontseiluetara ere ez zarete joango. Zergatik?
Ez da kontra gaudelako. Kontseiluetara ez bagara joaten, gure ustez Kontseiluak erabili egiten dituztelako da. Euskarakoan, adibidez, Gobernu akordioan euskaraz ez dakien batzordeburua jarri dute Etorkinen sailean eta guretzat, egoera hau ez dator bat udaletxearen euskara planarekin. Edo udaletxeko euskara plana aldatzen da edo bestela zinegotzi hau ezin daiteke izendatu, baina berdin-berdin zaie. Berdintasun eta Etorkinen kontseiluetan, berriz, pertsona aktiboenek kontrako jarrera agertu dute.
Bi zinegotzi zarete eta oposizioa egitea zaila izango zaizue.
Gure lehendabiziko legealdian bi zinegotzi izan genituen eta aurrekoan hiru, beraz, ez diogu beldurrik oposizioa egiteari. Alderantziz, oposizioari lana egiten ez diote uzten beharrezko baldin-tzekin. Alderdiak askotan kexatzen dira jendea urrundu egiten dela alderdi eta lan politikoengandik eta zerbait egin beharko litzatekeela, baina hori kalerako diskurtsoa dela ikusten dugu, barrukoa beraiek agintzea dela helburu bakarra eta hortik aurrerakoak, hor konpon!
Udal Gobernu taldearekin hitz egin al duzue?
Alderdi guztiei bilera eskatu diegu banaka. EAJ-PNVrekin izan gara eta herriko gai desberdinetan dugun iritzia eman diegu idatzi bidez. Azaldu zutenez, erantzungo dute. EAE-ANVrekin lehenbiziko harremana izan dugu, PPko Maria Pilar Eliaserekin ez dugu aukerarik izan hitz egiteko eta PSE-EEkoari dituen ardura batzuk ez lituzkeela izan behar ere adieraziko diogu.
Erabakia bertan behera gelditzeko, zer gertatu beharko litzateke?
Plangintza urtebeterako egin dugu eta datorren urtean beste batzar orokor bat antolatuko dugu, han ikusiko dugu nola joan den urtea eta hartutako erabakia ona izan den edo ez. Modu honetan, beste alderdiei gure iritzia agertzeaz gain, herritarrei gai garrantzitsuenak aztertu eta azalduko dizkiegu. Gure barruko lanarekin ez delako jendea gogoratzen eta beraien iri-tzia jasotzea ere beharrezkoa ikusten dugulako. Maiatzean hezkun-tza landuko da, etxebizitzaren gaia ere tratatuko dugu, Afer Abilitas enpresa airean gelditu baita, Berdintasun plana agertuko dugu, San Jose egoitzako kudeaketaren aldaketa izango da hurrengo urte hasieran eta horren gainean ere egongo gara. Azkenik, bosgarren gaia, legealdi erdian herriko lan garran-tzitsuenen inguruan hitz egingo dugu: Oteiza pilotalekuak, Elkargunea edota Berdura plazaren eraberritzea, besteak beste.
Gobernu taldeak bere jarrera mantenduz gero, Azkoitia Bai sortzen saiatuko zaretela aurreratu duzue.
Berez, ez gaude horren bila, azken irtenbidea izango litzateke. Ikusten badugu EAJ-PNVk bederatzi zinegotzi lortzeko edozer egin eta edozeinekin batzen jarraitzen duela, guk ere zerbait berezia aurkitu beharko genuke. Formula, Nafarroan Nafarroa Bai taldeak egin duena izango litzateke, txikiak batu handiaren aurka joateko. Horretarako baldintzak zehaztu beharko lirateke eta gutxiengoek sendoak izan behar dute, ondoren bakoitza bere aldetik ez joateko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |