|

Azpeitia. Juan de Antxieta musika eskolak 2008-2009 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalduko du astelehenean. Musikaren arlo desberdinak jorratu nahi dituzten haur azpeitiarrek maiatzaren 26ra bitartean eman ahal izango dute izena Perdillegi kaleko egoitzan bertan.
Musika eskolak eskaintzen dituen ikastaroak adin desberdinetako umeei egokituta daude. Honela, lau eta sei urte bitarteko ikasleentzat flauta, baleta, biolina, biolontxeloa eta txistua irakasteaz gain, musika tailerrak eskainiko dituzte herriko ikastetxe guztietan.
Instrumentuei dagokienez, akordeoia, pianoa, gitarra klasikoa, elektrikoa eta baxua, biolina, biolontxeloa, flauta, tronpeta, klarinetea, saxofoia, bonbardinoa, perkusioa, bateria, txalaparta, txistua, trikitixa edota panderoa dira, besteak beste, ikas daitezkeenak. Horrez gain, hizkuntza musikala, informatika musikala, harmonia eta musika modernoko ikastaroak ere eskaintzen dituzte Juan de Antxietan.
Matrikula egiteko edota informazio gehiago eskatzeko, 943 816263 telefono zenbakira deitu beharko da astelehenetik ostiralera edo, 10.30etik 12.30era eta 17.30etik 19.30era bitartean, musika eskolako egoi-tzara joan daiteke.
25 urte Juan de Antxieta musika eskolak 25 urteko ibilbidea egin du dagoeneko herriko umeak musika munduan heziz eta urteurren berezia ospatzeko, ekitaldi ugari antolatu ditu. Honela, Oskorri taldearekin eskainiko du emanaldia maiatzaren 31ean eta ekainak 21ean egingo duten ikasturte amaierako jaialdia berezia izango dela aurreratu zuten arduradunek. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |