Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzunek Ugaldetxoko errepidean zebra bidea jar dadin eskatuko du

Proposamena Foru Aldundiari aurkeztuko diote

Astigarragarako bidea gurutzatu behar dute autobusa hartu nahi duten poligonoko langileek

Ugaldetxo poligonotik Astigarragara doan errepidea.argazkia: a.m.

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Ugaldetxo poligonoan GI-2132 errepidea gurutzatzeko neurriak hartzeko eskatuko dio Oiar-tzungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari idatzi baten bidez. Erabaki hau asteazken arratsaldean hartu zuten ohiko Osoko Bilkuran, aho batez.

Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, Gurea enpresak Udalari egin zion proposamena Ugaldetxo industria poligonotik datozen langileak GI-2132 Astigarragarako errepidea gurutzatzeko dituzten arazo edota arriskuen aurrean. Bide hori derrigorrez zeharkatu behar dute autobus geltokiak bertan kokatuta baitaude. Gainera, lantegi horretako behargin asko elbarri fisikoak dira edo mugikortasun arazoak pairatzen dituzte eta beraientzat trantzea areagotzen da.

Bide honen eskumena Aldundiak duenez, Udalak goratutako zebra bide bat bertan ezartzeko eskakizuna egingo diola ziurtatu zuen alkateak. OiartzunBaiko Martin Beramendik adierazi zuenez, Diputazioak orain arte ez du horrelako pasaguneak jartzeko baimenik eman eta proiektuari semaforoa ezartzeko proposamena aipatu zuen.

Azkenik, Oiartzungo alkateak eskariari goratutako zebra bidea edota "beste edozein irtenbide" esaldia gehitzea onartu zuen. "Teknikariek konponbide hori gomendatu dute, baina beste neurri batzuk negoziatzera ez gara ixten", amaitu zuen Etxeberriak.

Batzarrean aztertu zen beste gai bat Done Eztebe eliza inguruaren urbanizazioa hobetzeko proiektuan jasotako lanen likidazioaren onarpena izan zen. Jakitera eman zutenez, obra hauek 12.600 euroko igoera izan zuten. Beraz, guztira, berri-tze lanek 272.600 euroko gastua suposatu dute.

Bestalde, Arditurriko bidegorria, Altzibar-Olaetxe zatiko zoladuran hobekuntza lanen eta lan osagarrien behin betiko bermearen itzulketa bozkatu zen. Bi gai hauek zinegotzi guztien adostasunarekin atera ziren aurrera.

Kutxako Gobernu Organoen osaketa ere aztertu zuten. Oiartzunek, Lezo, Usurbil eta Bergarako udalekin batera, ordezkari bat aurkeztu zuten. Kutxak delegatu horri ba-tzarrean 2010. urtean sartzeko baimena eman dio, baina erabaki honeki ados ez daudenez, erreklamazio bat aurkeztea onartu zuten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
DANIEL INNERARITY
Premio Eusko-Ikaskuntza Caja Laboral 2008
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
GI-2132 errepidea zeharkatzeak arriskua ekartzen duenez, Gureak enpresak kezka helarazi dio Udalari
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |