|

Irudian Joxe Ramon Agirre ataundarra.argazkia: a.a.
ataun. Dagoeneko 25 urte daramatza munduko mendirik altuenak azpian uzten. Azken urteetan, egindako abenturak grabatu eta erakusten ari da Euskal Herrian zehar, eta orain dokumental batean ari da lanean.
Noiz hasi zinen ala deltan eta parapentean?
Hegan egiteko historia honekin orain dela 25 uste hasi nintzen, baina oinak airean sentitzea beti izan da nire ametsik handiena. 1982. urtean bertan ezagutzera eman zen mundu hau eta eskola bat ere zabaldu zen Irunen. Bertan hasi nintzen lehenengo klaseak jasotzen.
Dagoeneko parapentean hainbat mendi jaitsi dituzu, zeintzuk izan dira?
Mendi askotan izan naiz jada, esaterako Cho Oyun, 2003an, Gasherbrum II.an 2004an, 1992an Makalun. Eta normalean beti eraman izan dut parapentea. Everestera ere eraman nuen, baina han ezin izan nuen erabili. Normalean mendira irten naizen guztietan eraman dut nirekin parapentea, azkenean, biak uztatu nahi izan ditut, mendizaletasuna eta hegan egitea. Esango nuke mendia ulertzeko beste modu bat dela. Nire ametsa beti izan da mendia igo eta hegan jaistea. Lehenbiziko aldiz Goierrin, Txindokin egin nuen jaitsiera hegan. Hura izan zen inguruko mendietan egin nuen lehenengo hegaldia.
Zein izan da zure azken abentura?
Pasa den urtean Broad Peakera joan nintzen, Al filo de lo posible telebista programarekin. Abentura honetan asmoa zen gailurretik botatzea, baina, helburuak beti jarri arren askotan ez da posible izaten nahia aurrera ateratzea klimagatik edo beste hainbat egoera edo arazogatik. Azkenean, 7.200 metrotik hegan egiteko aukera izan nuen.
Zer sentitzen da hegan ari zarenean?
Hasieran urduri egoten zara, tentsioa dezentekoa izaten da denak ondo egon behar duelako, kamera ere prest eduki nahi dut eta baldin-tzak, gainera, ez dira askotan nahi bezalakoak izaten. Airean zaudela lasaitu egiten zara eta gozatzen saia-tzen zara. Esan daiteke, airean zaudenean jada ez dagoela arrisku handirik, baina hau beti kakotx artean. Azkenean, zure oin azpian honelako mendi bat ikustea izugarria da.
Anekdotarik izango duzu kontatzeko.
Behin Txinan izan nintzen, 6.000 metroko mendi batetik hegan egiteko asmoarekin. Helburua zen gailurra egin, gaua bertan pasa eta hurrengo goizean ateratzea. Kondizio gogorrak izan nituen, hala ere, atera egin nintzen. Gertatu zena izan zen lur hartu nahi nuela baina ezin nuela, ordu pare bat ibili behar izan nuen airean eta altuera handian, nahiko estu ibili nintzen. Gero herri txiki batean lur hartu ahal izan nuen eta hango umeak etorri zitzaizkidan ez dakit nongo jainkoa izango nintzela pentsatuz.
Inguru herrietan Aire-airean izeneko ikus-entzunezkoa ematen ari zara, zer erakusten duzu bertan?
Ikus-entzunezko bat egin dut hegan egitearen muina, airean nagoenean sentitzen dudana adierazteko. Lan hau batez ere egin dugu nolabait zentzu poetiko edo filosofiko batean, gizakiaren hegan egiteko ametsa ardatz izanik.
Zein plan duzu etorkizunerako?
Beti gustatu izan zait ikusitakoa transmititzea irudi eta soinuekin. Duela 26 urte Perura joan ginen eta han ikusitakoa diapositiba bidez erakutsi nuen. Orain dela lau urtetik bideoarekin ibili naiz eta orain nire asmoa dokumental bat egitea da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |