Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkortera erromeria egingo dute bihar eta etzi urnietar eta lasarteoriatarrek

Harri jasotzaileak, aizkolariak, trikitilariak eta bertsolariakizango dira asteburuan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lasarte-Oria. Urtero legez maiatzako lehen asteburuan, erromeria izango da Azkorteko ermitan urnietarren eta lasarteoriatarren eskutik.

Urnietarrak izango dira lehenak. Bihar 11.45ean, Kupela trikitilari taldeak eta Joxe Agirre eta Angel Larrañaga bertsolariek girotuko dute festa eta Urtzi nahiz Beñat Telleria harri jasotzaileen erakustaldia izango da.

Aurretik, 9.30etik 11.30era bolo txapelketa jokatuko da Urnietako bolatokian Santa Kruz elkarteak antolatuta eta 11.00etan Meza Nagusia izango da ermitan.

Bertaraino autoz joan ezin denez, 9.30ean taxi geltokitik abiatuko den autobus zerbitzua jarrito dutela jakinarazi dute antola-tzaileek.

Horrez gain, Santa Cruz elkarteak Pello San Sebastian eta Joxe Mari Illarregi bazkideak omenduko ditu igandean elkartearen egoitzan egingo duten bazkarian.

Igandean ere Bestalde, igandean lasarteoriatarren txanda izango da Ttakun kultur elkartearen eskutik. 11.00etan meza hasiko da eta 12.30ean herri kirolak. Harria jasotzen, Aimar Irigoien eta Urtzi Telleria ariko dira eta Mugertza anaiak aizkorarekin. Jarraian, Patxi Etxeberria eta Andoni Otamendi bertsolarien saioa izango da. Goiza girotzen, Amalur Trikitixa eta Pandero eskolako ikasleak arituko dira.

Antolatzaileek gogorazi dute ezingo dela autoz bertaratu eta ordu erdiro Zahar Etxetik abiatuko den autobus zerbitzua egongo dela aukeran 9.00etatik aurrera. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La Real se mide al Zaragoza sin Aranburu ni los últimos fichajes
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |