|

hondarribia.Udaleku Irekia programarako aurretiko izen-ematea aste honetan bertan itxi ondoren, datorren astelehenetik larunbatera irekiko du Hondarribiko Udaleko Gazteria arloak uztailean egingo den Uda Abentura, euskarazko beste aisialdi programarako aurretiko izen-ematea.
Programa hau 1994, 1995 eta 1996. urteetan jaiotako hondarribiarrei (12, 13 eta 14 urte dituztenei, alegia) dago zuzenduta eta bertan parte hartzeko, umeek taldekideekin zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan beharra daukate.
Uda Abentura programa 36 partaidetako bi txandatan aurrera eramango da, uztailaren 1etik 14ra lehena eta hil horren 15etik 30era bestea, hurrenez hurren, goiz eta arratsaldeko ordutegiekin.
hilaren 10era arte Uda Abentura programarako aurretiko izen-ematea astelehenean hasi eta datorren larunbatean, hilaren 10ean, amaituko da. Honetarako, San Pedro kaleko Gazte Informazio Bulegora jo eta bertan, parte hartu nahi duen neska-mutilaren izena, bi abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono zenbakia eta ikastetxearen izena jakin arazi behar dira.
Gazte Informazio bulegoa astelehenetik ostiralera dago irekita, 16.00ak eta 20.00ak bitartean, eta larunbata goizetan, 10.00etatik 13.00etara. Behin aurretiko izen-ematea itxi ondoren, Uda Abentura programako 72 plazak esleitzeko zozkta maiatzaren 16an egingo du Hondarribiako Udalak. Ondoren, plazadun suertatzen direnek, 135 euroko prezioa duen behin betiko izen-ematea egin beharko dute, maiatzaren 21etik 30era arte. >x.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |