Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Aralarrek jai giroan zabaldu dizkio larreak 20.000 abelbururi

festajendetsua egin zuten atzo larraitzen

Egoera "oso onean" daude Enirio-Aralar mendietako altuerako belardiak, animalien bazka izateko

Ganaduzalea aurretik dutela, behi talde bat Aralarko larreetara bidean.argazkia: ruben plaza

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Abaltzisketa. "Kaletarra al haiz? Oraindik ere garaiz habil, giroz aldatu eta mendikoa izateko!", bota zion Anastasio Goitia ganaduzaleak zokomiran zebilen gazte bati. Txindokiren magalean gertatu zen hori, atzo, Aralarko zelaiak zabaltzen zituztela ospatzeko urtero antolatzen duten festan. 20.000 abelburu ingururi larreak ireki-tzeko jaia natura, mendia eta ar-tzantza ezagutzeko gonbitea bihurtu zen beste behin ere.

Txindokiren magalean, Larrai-tzeko zelaietan, egin zuten belardien irekiera ekitaldia. Enirio-Aralar Mankomunitateko 3.500 hektareatan 18.000 ardi inguruk, 650 behorrek eta 700 behik igaroko dute uda. Inguru horietako basozainak azaldu zuenez, bazkalekuak egoera "oso onean" daude eta, uda hasieran behinik behin, animaliek ez dute elikagai faltarik izango.

Baina atzokoa ardurak alde batera utzi eta jai giroaz gozatzeko eguna zen. Eguraldi paregabea lagun eta trikiti doinuek erakarrita, jende ugari bildu zen Larraitzen. Mendian buelta bat eman eta, beherakoan festara batzeko asmoarekin batzuk; iritsi bezain pronto hamaiketakoa egiteko prest, beste asko. Taloak, artisau produktuak eta edaririk ez zen falta izan.

15 herri "Egun hunkigarria da guretzat, jakinda gure arbasoak ar-tzaintza eta baserritik bizi zirela. Ganaduzale eta artzainei omenaldi bat eskaintzeko modua da hau", azaldu zuen Jose Migel Santamariak, Ordiziako alkateak. Orain dela 599 urte 15 herriz osatutako elkartea sortu zutenetik, Goierriko herri horrek zuzentzen du mankomunitatea. "Ganaduak, gainera, ingurugiroaren ikuspegitik ere mesede handia egiten dio mendiari", gogoratu zuen Santamariak.

Animaliarik ere ez zen falta izan Larraitzen, behiak eta behorrak batez ere. Eguerdi alderako, dena prest zegoen Aralarko belardiak irekitzeko. Bertaratu zirenek txupinazo baten danbatekoa entzun zuten eta orduantxe abiatu zen mendi aldera behi talde bat, ganaduzalea aurretik zuela.

"Animaliei marka bat egiten diegu bizkarraldean, eta horren ondoren igotzen ditugu mendira. Neguan etxe inguruan izaten ditugu baina hemendik aurrera altueran egoten dira gustura, libertadean", adierazi zuen Anastasio Goitia amezketar behorzainak. Udazkenean, berriro, behera jaistea tokatzen zaien arte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
DANIEL INNERARITY
Premio Eusko-Ikaskuntza Caja Laboral 2008
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
jakin-minez
Enirio-Aralarko Mankomunitatea. Goierri eta Tolosaldeko 15 udalerrik osatzen dute, eta 1409an sortu zen ofizialki. Herri horietako artzain eta ganaduzaleek beren abereak Aralarrera igo ditzakete uda partean.
Maiatzak 1. Egun honetatik aurrera igo daiteke ganadua larreetara.
zifra
3.500 Hektarea. Mankomunitatearen hedadura da. Bertan bazkatzen dira uda oro 20.000 abere.
LA FRASE
Animalia guztiei marka egiten diete bizkarraldean eta horren ondoren igotzen dituzte mendira
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |