
Irastorza, atzo, Larraitzeko zelaietan.argazkia: r.p.
abaltzisketa.Zer moduzko egoeran amaitu dute negua mendiko belardiek?
Aurten itxura oso ona dute. Negu hasieran eguraldi ona izan da, eta euria eta elurra ere egin du. Aste pare bat egon da belarra asko mugitu gabe, baina azken hamar egunotan ari da hazten. Mendia ona, garbia eta ederra dago. Hilabete batzutan ganadurik gabe egotean, gainera, larreek hobera egiten dute.
Ganaduzaleak lasai egon daitezke, beraz.
Hala da, bai, baina uda luzea da eta ezin da jakin nola bukatuko den. Itxura oneko larrealdia dator.
Zergatik egiten die mesede animaliei mendian ibiltzeak?
Hemen bailaretan izaten dugun bero handirik ez da izaten mendian. Gainera, behean ez dauden belar mota batzuk ere hazten dira goietan. Hori dena ona izaten da. Hortaz aparte, han ez da hainbeste euli eta intsektu izaten.
Datorren urtean 600 urte beteko ditu Aralarko Mankomunitateak.
Sortu zenean ere mendiaren beharra izango zuten. Orain baino gehiago seguru asko!
Zuretzat lan garaia izango da...
Beti dago zerbait! Gainera, zorionez, kontrol ugari egiten ditugu animalien gaitzak eta saihestu ahal izateko. Dena den, hona gaixotasun larririk ez da iritsi eta lasai egoteko moduan gaude. >J.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |