Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

IKER AZPEITIA, txistularia

"Nik behintzat ez dut sekula herritik alde egingo festetan"

Herriaren alde lan egiten duen legazpiarrik bada, hori Iker Azpeitia gaztea da. Goiz Deia txistulari bandako, Sorgintxulo aisialdi taldeko, Gazte Asanbladako eta Ilintxa elkartearen zuzendaritza batzordeko kidea da. Jaiak kalean emango ditu, noski

Iker Azpeitia, Legazpiko gaztetxearen aurrean.argazkia: a.z.

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

legazpi.Zer iruditzen zaizu aurtengo jaietako egitaraua?

Aurten ez dut Festa batzordean parte hartu. Hori dela eta, ezer gutxi dakit. Lagun batek eta biok kon-tzertuen antolaketan lagundu dugu eta Su Ta Gar taldekoak etorriko dira. Horrez gain, gutxi gorabehera betikoa izango da: Santikutz txirrindulari lasterketa, gaueko parranda, berbenak…

Onak al dira Legazpiko jaiak?

Nik behintzat ez dut sekula herritik alde egingo festetan. Batzuek urtero ekitaldi berberak errepika-tzen direla esaten dute: zerbait aldatu nahi dutenek, proposamenak egiteko aukera dute. Nik gustukoak ditut, ekintzetan parte hartzen ahalegintzen naiz eta ondo pasatzen dut. Dena hobetu daiteke, baina dirua ere kontuan izan behar da.

Aipatu duzun moduan, herritar dezentek alde egiten du jaietan.

Iaz pregoia irakurri nuen eta gai hori aipatu nuen. Saloura eta Benidormera joaten direnez gogoratu ginen. Ez dut uste sekula halakorik egingo dudanik. Herriko festak urtean behin dira eta bertakook parte hartzen ez badugu, ez dira kanpokoak etorriko…

Nahiz eta askotan eguraldi txarra egiten duen, merezi du beraz Legazpin gelditzeak.

Hala uste dut. Eguraldiaren kontua dela eta, dagoeneko arrautzak eraman dizkiegu mojei… Urtero kezka hori izaten dugu.

Zer diozu giroari buruz?

Ez da girorik falta. Kanpotik ez da jende asko etortzen, baina hori komeni zaigula uste dut: bestela ere nahikoa jende izaten da… Gaueko berbenetan ez du jende askok parte hartzen, baina egunez eta eguraldi onarekin egiten diren ekitaldietan partaidetza handia izaten da.

Nolakoak izaten dira zure festak?

Aurten danborradan parte hartuko dut, aspaldiko partez. Bestalde, maiatzaren 1, 3 eta 4an txistulariekin joko dut. Pilota partidetara ere urtero joaten naiz. Egun batzuetan badakit zer egin behar dudan, baina besteetan ez. Aurten ez naiz aurreko urteetan bezain gogor aritu antolatzaile lanean eta ikusle bezala parte hartuko dut hainbat ekitalditan.

Gauez ere aterako zara…

Bai, bai… gauero! Maiatzaren 3ko bezperan ere bai, baina etxera goiz itzultzen ahaleginduko naiz. Duela urte batzuk ia gaupasa eginda joaten nintzen txistua jotzera. Dagoeneko buru apur bat gehiagorekin egiten ditugu gauzak.

Txistularia izanik, maiatzaren 3a egun handia da zuretzat.

Egun polita da. Goizean goiz hasten gara: goiz deia egiten dugu, Udal-ordezkariak udaletxetik elizara eramaten ditugu, Ezpata Dantza jotzen dugu, guztiok elkarrekin bazkaltzen dugu… Urteko egunik garrantzi-tsuenetakoa da.

Nolatan zara txistularia?

Umetan hasi nintzen txistua jotzen. Gitarra izan dut beti gustuko, baina etxean txistu bat genuen eta horregatik hasi nintzen. Amak animatu ninduen txistu horrekin jo-tzera. Dena den, gitarra ere jotzen dut. Musika taldeen lokaletara joaten naiz horretarako.

Gaztetxearen futbol taldeko presidentea izan zinen, Ilintxa elkarteko bazkidea zara…

Beti gustatu zait gauzak antolatzea eta jendea ondo pasaraztea. Nik ere gozatzen dut modu horretan. Futbol taldearen esperientzia oso polita izan zen…

Nondik ateratzen duzu denbora?

Lanetik kanpoko ordu asko ekimen hauetan guztietan laguntzen ematen nituen. Dena den, orain lasaiago nabil. Gogoa izanez gero, denbora ez da arazoa izaten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
LAS FRASES
"Herriko festak urtean behin dira eta bertakook parte hartzen ez badugu..."
"Beti gustatu zait gauzak antolatzea eta jendea ondo pasaraztea"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |